Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

2020eko uztailak 16

Maskarak erabili beharra – Bandoa 2020/07/16

Foto noticia

Uztailaren 17ko 00:00etatik aurrera Nafarroako Gobernuak, COVID19k eragindako osasun-krisialdia dela eta, honako prebentzio-neurri hauek ezartzen ditu Nafarroako Foru Komunitatean maskarak erabiltzeari dagokionez:

1.- 1,5 metroko pertsonen arteko segurtasun-distantzia bermatu daitekeela alde batera utzita, hamabi urtetik gorako pertsonek maskara erabili beharko dute uneoro, honako kasuetan:

  • Bide publikoan eta aire zabaleko espazioetan.
  • Erabilera publikoko espazio itxietan edo jendearentzat irekita dauden espazioetan, baldin eta espazio berean beste pertsona batzuekin kointziditu badaiteke.
  • Garraio publiko edo pribatu guztietan, okupatzaileak etxebizitza berean bizi direnean izan ezik.

2.- Maskara ez da erabiliko honako kasu hauetan:

  • Elikagaiak eta edariak kontsumitzen ari garen unean, edo erabiltzearekin bateraezinak izan daitezkeen jardueretan.
  • Kirol-jarduera egiten den bitartean, betiere pertsonen arteko segurtasun-distantzia bermatu ahal bada. Kirol-instalazio edo -zentroetako espazio komunen artean mugitzen garenean beti maskara erabiliko da.
  • Igerilekuetan edo bainurako egokitutako beste leku batzuetan: bainatzeko unean, edo eguzkitan etzanda egoteko, segurtasun-distantzia mantentzeko baldintzarekin. Zona horietatik mugitzeko, maskara erabili beharko da.
  • Herriguneetatik kanpoko naturaren inguruko jardueretan, hala nola: mendi-ibiliak, eskalada, mendizaletasuna, txirrindularitza eta antzekoetan, betiere pertsonen arteko 1,5 metroko segurtasun-distantzia bermatu badaiteke.
  • Titulartasun publikoko eta pribatuko lantokietan, betiere langileen artean 1,5 metroko segurtasun-distantzia bermatu badaiteke. Salbuespen hori ez zaie jendearentzat irekita dauden lantokiei aplikatuko, non maskara erabili beharko da.
  • Maskara erabiltzeak areagotu dezakeen arnas zailtasunen bat duten pertsonen kasuan.
  • Mendekotasun- edo desgaitasun-egoeragatik maskara kentzeko autonomiarik ez duten pertsonentzat, edo maskara erabiltzea bideraezina egiten duten jokabide-aldaketak dituzten pertsonentzat.
  • Ezinbesteko egoeretan.

3.- Segurtasun-distantzia bermatu badaiteke ere, eremu pribatu ireki edo itxietan gomendagarria da maskara erabiltzea familia-gune desberdinetatik datozen pertsonen bilerak egiten direnean, batez ere adinagatik edo patologiagatik kalteberak diren arrisku-taldeetako pertsonak daudenean, hargatik eragotzi gabe foru agindu honetan ezartzen diren salbuespenak.

4.- Maskara behar bezala erabili behar da, sudur-trenkadaren zati batetik kokotseraino (kokotsa barne) estaltzeko.

Antsoainen, 2020ko uztailaren 16an

Facebook
Twitter
Volver arriba