Euskarak bere plana izanen du Antsoainen
Antsoaingo Udalak 2026-2030 Euskararen Plan Estrategikoa lantzeko prozesua abiarazi du. Tresna horren bidez, datozen urteetan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko no...
Drogen eta substantziarik gabeko beste adikzio batzuen kontsumoari buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-kanpaina
Aurten ere, Antsoain, Berriobeiti, Berriozar, Iza eta Xulapaingo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak drogen kontsumoari eta substantziarik gabeko beste adikzio batzuei buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-kanpaina abiatuko dugu. Kanpainaren helburu orokorra honakoa da: arrisku-kontsumoak eta jokabide-adikzioak eta horiek komunitatean dituzten ondorioak murriztea. Kartelaren helburua da drogen kontsumoari eta mundu digitalarekin eta zorizko jokoekin lotutako beste adikzio batzuei buruz gogoeta eginaraztea, zoritxarrez gazteen eskura baitaude. Eragindako gazteen ehunekoa etengabe hazten ari da, kirol apustuak ugaritzen ari direlako eta online joko plataformetara erraz sartzen ari direlako. Nafarroan, 5 gaztetik 1ek egin du apustu azken urtean.
Kanpaina hainbat zerbitzutan zabalduko da, eta herrietako informazio-paneletan, sare sozialetan eta Antsoain, Berriobeiti, Berriozar, Itza eta Xulapaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko zein udaletako web orrialdeetan ere zabalduko da. Kartelaz gain, astean 3 argitalpen igoko dira. #askeizan hastag bidez horiek guztiak bistaratu daitezke.
Horrez gain, txosnetan eta herrietako Gazteguneetan edo gazteen topaguneetan, nesken eta mutilen preserbatiboak emango ditugu, gazte guztiek doan eska dezaten, behar izanez gero; izan ere, babesik gabeko sexu-harremanak izatea droga-kontsumoarekin lotutako jokabide arriskutsua da.. Karpa bat egonen da, adostasunean, atseginean, gozamenean eta zaintzan oinarritutako harreman afektibo-sexualak sustatzeko helburuz, eta bertan prebentzio-materiala banatuko da (preserbatiboak, lubrifikatzaileak), eta zalantzak eta galdera zehatzak argitzeko aholkuak emanen dira.
Herrietako tabernetan kanpainaren kartela, ostalaritza-sektoreko jardunbide profesional egokien dekalogoa eta alkoholaren kontsumoari buruz gogoeta egiteko Osasun Publikoko Institutuak argitaratutako materiala banatuko dira. Kanpaina gazteen etxabeetara, elkarteetara eta txosnetara ere zabalduko da.
Aurten ere saio bat eskainiko da, jaien testuinguruan jarduera-protokoloak lantzeko, kontsumoetan arriskuak murrizteko eta eraso sexistak saihesteko, txosnetan barra borondatez egiten duten pertsonei zuzenduta.
Antsoaingo Udalak 2026-2030 Euskararen Plan Estrategikoa lantzeko prozesua abiarazi du. Tresna horren bidez, datozen urteetan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko no...
Antsoaingo Udalak "Adimen artifiziala zure negozioaren kudeaketa eta komunikazioa hobetzeko" prestakuntza-zikloa amaitu du. Ekimena herriko merkataritzari zuzenduta dago eta m...
Antsoainen eginen da martxoaren 20tik 28ra KomikiBoom jaialdiaren zazpigarren edizioa. Jaialdiak berriro ere komikiaren, fanzinearen eta autoedizioaren munduko sortzaileak eta...