Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

2020eko apirilak 28

Merkatarien inprimakia

Foto noticia

Egungo belaunaldientzat guztiz berria den egoera bat bizitzen ari gara. COVID-19k sortutako osasun krisiak eta ekonomiaren eremuan ekarriko dituen ondorioek, maila guztietan zaila izanen den etapa bati aurre egin beharrean jartzen gaituzte; eta alderdi asko berrasmatzera behartuko gaitu egoera honek, orain eta etorkizunean indartsuagoak izateko baliogarri gertatuko zaigun ezer ikasiko badugu.

Beti esaten dugun bezala, merkataritza txikia funtsezkoa da herri osasuntsu bat garatu eta mantentzeko, bai arlo sozialean eta baita ekonomikoan ere; eta krisi aste hauetan, zerbait frogatzen ari bada, hurbileko erosketaren, arreta pertsonalizatuaren eta konfiantzaren balioa da, eta zein garrantzitsua den tokiko merkataritza bizirik egotea.

Krisi hau, hain zuzen, ez litzateke gauza bera izanen tokiko merkataritzarik gabe. Bizirauteko behar ditugun oinarrizko elementuei eusteko lan egiten duten pertsonek eta ixteko ahalegina egiten ari diren establezimenduek herri honekiko konpromiso argia erakusten digute. Eskerrak eman nahi dizkizuegu egiten ari zareten ahalegin kolektiboagatik.

Gauza askoren falta sumatzen ari gara, eta horrek agerian jartzen du tokiko merkataritzaren garrantzia noraino heltzen den. Nork ez du dendarien kontaktuaren hutsa sentitzen? Nork ez du faltan sumatzen gure herriko tabernetan, jatetxeetan eta ileapaindegietan berriketan aritzea? Eta irekitako dendekin parkeen inguruan sortzen den bizitasuna? Edo gure gorputzak gimnasioetan edo fisioterapia-zentroetan arintzea? Herrian bertan irakaskuntzarako laguntza jasotzea, loreen alaitasuna ikustea, kalitatezko jantziak erostea, egun hauetan ordenatu ditugun argazkiak inprimatzea edo liburu bat erostea, adibidez? Nork ez du huts hori sumatzen? Horien eta gainerako jarduera guztien falta sentitzen dugu, denak baitira beharrezkoak.

Herri baten osasuna parametro askotan neurtzen da, eta merkataritza txikia gure komunitatearen elementu bizi gisa kontuan hartzen jarraitu nahi dugun parametro sozial horietako bat da.

Horregatik, ekimen honen bidez, zurekin harremanetan jarri nahi dugu, bizi duzuen egoera, zalantzak, hausnarketak eta abar ezagutzeko, eguneroko jardunera itzultzeko prestatu ahal izateko zuen sektoreari aktiboki entzunda. Horretarako, inprimaki  hau prestatu dugu, eta aldez aurretik eskertzen dizkizuegu erantzunak. Honen bukaeran, abian jarritako ekimenetarako esteka interesgarriak ere jaso ditugu, bai eta egoera horren aurrean erantzundako zalantzak ere.

Facebook
Twitter
Volver arriba