Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

2022ko irailak 14

Mintzakide, Probatu ez duenak ez daki zer den hau!  

Foto noticia

Askori gertatzen zaie euskaltegian ikasitakoa praktikan jartzeko aukerarik ez dutela izaten eta Mintzakiden aurkitzen dute euskaraz lagun artean aritzeko aukera. Zenbaitek, berriz, euskaraz aritu nahi, baina  ez dute inguruan izaten  lagunik.  Bestalde, euskaltzale asko dago bere herrian euskaraz aritzeko espazioak eta aukerak zabaltzen lagundu nahi duena. Eta Mintzakiden parte hartuz eragiten dute horretan.

Mintzakiden,  pertsonen arteko harreman berriak sortu eta indartzen dira euskaraz. Eta ez hori bakarrik, pertsona horiek guztiek sekulako ekarpena egiten diote euskalduntzeari: taldean elkarrekin aritzen dira eta ohitura hori inguruko jendearengana zabaltzen dute,  hizkuntza ohituretan eraginez. Asko dira Mintzakiden hasi eta gaur egun beraien lagunekin, familiakoekin, lankideekin euskaraz aritzen direnak. Euskaldun izateaz harro sentitzen direnak. Horrela ari dira irabazten, herriz-herri, euskaraz aritzeko tokiak eta aukerak.

Gaur egun  7.000 herritarrek baino gehiagok parte hartzen dute Mintzakide egitasmoetan; astean behin elkartzen dira talde txikitan euskaraz aritzeko: bidelariak (euskaraz ikasten ari direnak edo ohitura berreskuratu nahi dutenak hizkuntza praktikatuz) eta bidelagunak (euskara aise erabiltzen dutenak eta ikasten ari direnei euskaraz praktikatzen laguntzeko borondatez izena ematen duten euskaltzaleak).

Mintzakiden ongi pasatuz euskara praktikatzeko ezagutzen duten aukerarik onena dela diote parte hartzaileek. Laguntasuna eta babesa transmititzen dituen jendez inguratuta, Mintzkiden euskaraz hitz egiteko konfiantza eskuratzen delako. Satisfakzio handia ematen)du horrek. Baina beste sentsazio positibo pila bat ere ekartzen omen ditu Mintzapraktikan aritzeak. Probatu ez duenak ez daki zer den hau!

Hauxe da Mintzakideren mundua. Ireki atea eta solas egin gurekin, talde giro hurbilean. Zurekin euskaraz egin nahi dugu!

Irailean zabalduko da Mintzakiden  izena emateko kanpaina (doan), urrira arte. Egitasmoei buruzko hainbat informazio interesgarri www.mintzalaguna.eus webgunean dago eskura.

 

Eskuorria

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Udalekuak 2023

Udalekuak 2023

Lagunarteko hizkera garatzea eta ongi pasatzea oso mesedegarria da gaitasun linguistiko eta sozialentzat, eta aisialdiak garrantzi berezia du arlo horretan. Nafarroako euskara...

Facebook
Twitter
Volver arriba