Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

2020eko ekainak 15

Nafarroa kaleko bidearen aldaketa

Foto noticia

Datorren asteazkenean, ekainak 17, Nafarroa kalea aldatu eginen da. Aldaketa horiek egiteko arrazoi dira COVID-19 pandemiaren irakaskuntzei erantzuteko beharra, eta egoera horren ondorio larriei aurre egiteko Udalak abian jarritako tokiko merkataritzari eta ostalaritzari laguntzeko dinamika.

Kalearen konfigurazio berria honako hau izanen da:

– Ibilgailuak lerroan aparkatuko dira kalearen bi aldeetan.

– Aparkaldi mugatuko eremua  (AME) sortu da, 4 plazakoa.

– Ezinduentzako bi plaza sortuko dira kalearen hasieran, eta kalearen bukaerakoa mantenduko da.

– Motorrak aparkatzeko bi eremu sortuko dira kalearen  bukaeran.

 

Kalearen aldaketa nagusietako bat aparkaldi mugatuko eremu (AME) berria izanen da. Plaza horien ezaugarriak eta helburua:

– Errotazio plaza horiek doakoak dira.

08:00etatik 22:00etara bitarteko ordutegia dute, astelehenetik igandera.

– Erabilera ordu horietan, aparkatzeko gehieneko denbora 30 minutukoa da.

– Aparkaleku librea izanen da 22:00etatik 08:00etara.

– Plaza horiek edozein ibilgailuk erabil ditzake, jatorria edozein dela ere.

– Txandakako plaza horien helburuak honako hauek dira:

  • Auzotarren beharrei erantzutea: senitartekoak artatzea, bisita laburrak, mandatuak, etxeko gauzak uztea edo jasotzea; azken batean, etxera sartzeko irisgarritasuna hobetzea.
  • Tokiko merkataritzan eta ostalaritzan erosketak edo mandatuak lasai eta txukun egiten laguntzea.
  • Bi ilarek sortzen dituzten kutsadura akustikoa eta bide-segurtasuneko arazoak saihestea.

 

Era berean, Harrobieta kaleko aparkalekuaren erabilera berrantolatu da, eta doako aparkalekuak sortu dira Nafarroa kaletik oinez 3-4 minutura.

Udala herriko kaleen aldaketak bultzatzen ari da, pertsonak lehenesteko. Nafarroa kalean, antolamendu berriari esker, orain ibilgailuek okupatzen zuten espaloi zatian lekua irabazi ahal izanen da. Horrela, Lapurbide kalean edo Arturo Campion kalean egindako esku-hartzeekin batera, gure herria oinezkoentzat pentsatutako herri bihurtu nahi da.

Aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizugu aldaketa une hauetan laguntzeagatik eta izan duzun pazientziagatik.

Antsoainen, 2020ko ekainaren 15a

Irudia

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba