Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutoaren gomendioak beroarekin herritarrak, oro har, eta zaintzaileentzako

Bero zakarra denean, osasun arazoei aurrea hartzeko, gomendatzen da:
· Eguzkitik babestea, eta ez ateratzea kanpora edo ez egitea ahalegin fisikorik ordurik beroenetan (12-17 h.).
· Ur eta likido fresko gehiago edatea, maiz eta egarri izan baino lehenago.
· Ahal dela ez edatea edari alkoholdunik, kafeinadunik edo azukredunik.
· Tenperatura freskoan egotea: ur freskoarekin busti, bainatu edo dutxatzea,
haizegailua edo aire egokitua erabiltzea edo toki klimatizatuetara (zinemak, kafetegiak, saltokiak…) joatea.
· Arropa arina erabiltzea, eguzkitako krema ematea eta eguzkitako betaurrekoak janztea.
· Bereziki, adinekoak, 5 urtetik beherakoak, haurdunak edo eritasun kronikoak dituzten pertsonak zaintzea. Adinekoen kasuan (familiakoak, lagunak, auzokoak, etab.), haiekin harremanetan jartzea egunean bitan gutxienez, eta ziurtatzea ongi daudela eta neurri horiek hartzen dituztela.
· Lantokietan: Arreta handiz betetzea prebentzio-neurriak, estres termikoa izateko arriskua murrizteko.
· Osasun-zerbitzuekin harremanetan jartzea, sukar handia denean, kontzientziaegoera aldatzen denean, zorabiatuta dagoenean edo portaera aldatzen denean