Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

2023ko urtarrilak 3

Berritasunak IDAKI 2023

Foto noticia

2023ko urtarriletik aurrera IDAKIn gauzatuko diren berrikuntza garrantzitsuen berri eman nahi dizugu. Kirol-instalazioen erabilera arautzen duen 13. ordenantza berria honako puntu hauek dakartza

1.- IDAKIko prezioak izozten dira. Hots, 2023ko tarifak 2022ko baldintza beretan mantentzen dira.

2.- Kuotak hilero giratuko dira, eta ez hiruhilabetean behin. Hau da, hilabete bakoitzaren hasieran hilabete horri dagokion zenbatekoa giratuko da. Ondorioz, adibide baten bidez agerian uzteagatik, pertsona heldu batek hiruhilabete bakoitzean 61,50€ ordaintzen zuen “Abono Uragatik” eta urtarriletik aurrera 20,50€ ordainduko du hilean. Aldaketa honekin, familia-ekonomiaren kudeaketa laguntzeko asmoa dago, eskuragarriagoa baita kopuru txikiagoko zenbatekoak ordaintzea.

3.- Abonatuak bono aldaketaren bat edo instalazioan baja eskatu nahi badu, aurrez aurre jakinarazi beharko du idatziz edo sinadura digitalaren bidez, hilabete bakoitzaren 25a baino lehen. Baja aurkeztu eta hurrengo hilabetetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bide batez, gogorarazi nahi dizugu bizitza aktibo baten garrantzia eta jarduera fisikoa egitea funtsezkoa dela bizi-kalitate ona lortzeko. IDAKIn pozik lagunduko dizugu behar duzun guztian.

Azkenik, 2023a osasunaz eta une onez beterik opa dizuegu.

Telefonoa: 948140782

Email: idaki@ansoain.es

TARIFAK DIPTICO

kuotak-idaki-2023

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Udalekuak 2023

Udalekuak 2023

Lagunarteko hizkera garatzea eta ongi pasatzea oso mesedegarria da gaitasun linguistiko eta sozialentzat, eta aisialdiak garrantzi berezia du arlo horretan. Nafarroako euskara...

Facebook
Twitter
Volver arriba