Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

2019ko urriak 4

PARKELAGUN: eman izena, urriaren 25 arte.

Foto noticia

Euskaraz hitz egin nahi dutenei mintzatzeko aukerak ematen dizkien programa da Parkelagun, gurasoak eta 0-5 urte bitarteko haurrak elkartzen dituena. Talde bakoitzean euskaraz erraz moldatzen den pertsona bat elkartzen da euskara maila hobetu nahi dutenekin, astean behin. Ikastetxeko atarian, plazan edo parkean biltzen dira; eta hilean behin, jardueraren bat ekarriko dien dinamizatzaile baten bisita jasotzen dute. Parkelaguneko kideek gutxieneko maila bat behar dute hizketan aritu ahal izateko (B1etik aurrera), eta, jakina, euskaraz erraztasunez egiten duten helduek ere atea zabalik dute. Beraz, animatu denak eta eman izena. Izen-ematea doakoa da eta irekia dago urriaren 25era arte, www.irunerrikomintzakide.org  helbidean edo Udal Euskara Zerbitzuan.

(Eguraldi txarra eginez gero, Loza kaleko garai bateko ludotekan).

Facebook
Twitter
Volver arriba