Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

2019ko urriak 18

PARKELAGUNA: Guraso euskaldunak haurrekin batera euskaraz praktikatzeko programa

Foto noticia

Aurkezpena urriak 22, 16:45 h

Ezkaba ikastetxeko irakasle gelan

Parkelagunek gurasoak eta 0-6 urte arteko umeak elkartzen ditu astean behin, eskolako atarian, parkean, herriko plazan…, elkarrekin jolastu eta euskaraz solasean aritzeko. Eta, hilabetean behin, jarduera bereziren bat antolatzen duen dinamizatzaile baten bisita ere jasotzen dute.

Euskaraz dakiten gurasoak eta hitz egiteko maila hobetu nahi dutenak biltzen dira (B1 mailatik aurrerako gutxi gorabehera). Izen-ematea doakoa da eta irekia dago urriaren 25era arte, www.irunerrikomintzakide.org helbidean edo Euskara Zerbitzuan, baina hau guztia asteartean, hilaren 22an hobeki azalduko dizuegu. Aurkezpenak dirauen bitartean, haurrendako mozorro tailerra hezitzaile baten laguntzarekin antolatuko dugu.

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba