Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

2020eko urriak 14

Prebentzio-neurri berriak 54/2020 Foru Aginduaren ondorioz – Bandoa 2020/10/13

Foto noticia

UDAL BANDOA ANDER ANDONI OROZ CASIMIROK, ANTSOAINGO UDALEKO ALKATE UDALBURUAK

 

JAKINARAZTEN DU:

 

Osasuneko sailburuaren urriaren 11ko 54/2020 Foru Aginduaren bidez, honako prebentzio-neurri hauek onartu dira Nafarroako Foru Erkidegoan, COVID-19tik eratorritako egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz:

 

Ostalaritza eta Jatetxeak:

– Barneko edukiera, gehienez ere % 30a

– Kontsumoa beti mahaian

– Terrazen edukiera gehienez ere % 50

– Gehienez 6 laguneko taldeak, 1,5 metroko tartea utzita beste mahai batzuetako aulkien artean.

– Ixteko ordutegia 22etan izango da, hustea barne.

– Nahitaezko maskara uneoro erabiltzea, kontsumitzeko berariazko unea izan ezik.

 

Txikizkako merkataritza-establezimenduak eta lokalak eta jarduera eta zerbitzuetakoak: gehieneko edukiera %40.

 

Haur-parkeak eta aire zabaleko kirol-eremuak: gehieneko edukiera % 30.

 

Bilerak eremu publikoan eta pribatuan: gehienez 6 pertsona.

 

Joko eta apustu-lokalak: gehieneko edukiera %30 eta ixteko ordutegia 22: 00etan, hustea barne.

 

Ekitaldietarako funtzio anitzeko lokalak dituzten establezimenduak:

– Ekainaren 19ko Nafarroako Gobernuaren Akordioan ezarritako higiene-arauak aplikatzen dira.

– Gehienez 6 pertsona lokalean, bizikideak izan ezik. Titularrak kontrol presentzial etengabea bermatzen badu, gehieneko edukiera % 30 izango da (gehienez 6 pertsona mahaietan).

– kontsumoa mahaietan.

– Maskara uneoro erabiltzea eta pertsonen arteko distantzia mantentzea.

– Ezin izango da dantzarako erabili.

– Ixteko ordutegia 22:00etan

 

Elkarte gastronomikoak eta Peñak: jarduera bertan behera mantentzen da.

 

Biltzeko lokalak: jarduera bertan behera mantentzen da.

 

Alkoholaren salmenta: debekatuta 22: 00etatik 08: 00etara jendearentzako establezimendu guztietan.

 

Herritarren betebehar orokorra osasun-neurri prebentiboak betetzen aktiboki laguntzea.

 

Argitara ematen da, herritarrek jakin dezaten.

 

Antsoain, 2020ko urriaren 13an.

Facebook
Twitter
Volver arriba