Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2021eko maiatzak 21

Prebentzio neurriak 17/2021 Foru Aginduaren ondorioz – Bandoa 2021/05/20

Foto noticia

UDAL BANDOA ANDER ANDONI OROZ CASIMIROK, ANTSOAINGO UDALEKO ALKATE UDALBURUAK 

JAKINARAZTEN DU: 

Osasuneko sailburuaren maiatzaren 18ko 17/2021 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean honako prebentzio-neurri espezifiko hauek onartu dira, COVID-19tik eratorritako egoera epidemiologikoaren bilakaeraren aurrean. Neurri horiek maiatzaren 21etik ekainaren 3a arte, ez badira luzatzen:

 

Elkarte gastronomikoak eta Peñak:

17/2021 Foru Aginduan prebentzio-neurriei, higieneari, ordutegiei eta edukierei dagokienez ezarritako baldintzekin ireki ahal izango dira.

 

Ekitaldietarako lokal multifuntzionalak: 

17/2021 Foru Aginduan prebentzio-neurriei, higieneari, ordutegiei eta edukierei dagokienez ezarritako baldintzekin ireki ahal izango dute.

 

Alkoholaren salmenta.

Debekatuta jarraitzen du 21:00etatik 8: 00etara, publikoarentzako mota guztietako saltokietan, edozein lizentziarekin jarduten dutela ere, taberna bereziaren, kafe ikuskizunaren, tabernen, kafetegien eta jatetxeen lizentzia duten establezimenduetan izan ezik.

 

Etxabeak:

ITXITAK mantenduko dira.

 

Jakinarazten da Antsoaingo Udalak maiatzaren 18ko 17/2021 Foru Aginduan ezarritako neurri guztiak betetzen direla zainduko du.

Horren berri ematen da, jende guztiak horren berri izan dezan.

Antsoain, 2021ko maiatzaren 20an.

 

 

Facebook
Twitter