Gozatu IDAKI-ko igerilekuez!
Ia ekainean gaude, eta laster hasiko dugu udako denboraldia. IDAKI-ko igerilekuak egun beroenetan freskatzeko eta gure aisialdian erlaxatzeko prestatuta daude. Denboraldia ekainaren 9an hasi eta irailaren 10ean bukatuko da. Astelehenetik igandera irekiko dira, 10:00etatik 21:30era, eta instalazioak itxi baino 30 minutu lehenago itxiko dira.
Igerilekuak eta haien zerbitzuak erabiltzeko modurik onena abonatua izatea da. Hala ere, abonatu ez direnek udako abonamenduak eta 5 eta 10 eguneko bonuak erosten ahalko dituzte. Aukera hauek eskuragarri daude
idaki.org webgunean eta instalazioen kontrol-postuan.
Eguneko sarrerak instalazioko kontrol postuan bakarrik erosten ahalko dira.