Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

2020eko martxoak 11

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea 2020ean

Foto noticia

Diru-bilketaren Araudiarekin bat, jakinarazten da 2020ko apirilaren 20an bukatzen dela epea honako hau borondatez ordaintzeko: Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga 2020. urteko kuotak.

Ordainketa honako entitate hauen edozein bulegotan egiten ahalko da, betiere bulego bakoitzaren ordutegian eta kasuan kasuko ordainagiria aurkeztuta: Caixabank, Laboral Kutxa eta Nafarroako Rural Kutxa. Halaber, ordainketa Internet bidez ere egin daiteke, Antsoaingo Udalaren webgunean (www.ansoain.es) bai eta Udaleko Diruzaintzan ere (Udaletxeko Plaza,1) eta 948012012 telefonoan (012).

Apirilaren 21ean, helbideratuta dauden ordainagiriak zergadunek emandako kontuetan zordunduko dira. Behin epe hori iraganda, interes legalak eta gainkarguak aplikatuko dira eta premiamendu bidez kobratzeko izapideak eginen dira.

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba