Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

2021eko otsailak 24

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea 2021ean

Foto noticia

Diru-bilketaren Araudiarekin bat, jakinarazten da 2021eko apirilaren 20an bukatzen dela epea honako hau borondatez ordaintzeko: Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga 2021. urteko kuotak.

Ordainketa honako entitate hauen edozein bulegotan egiten ahalko da, betiere bulego bakoitzaren ordutegian eta kasuan kasuko ordainagiria aurkeztuta: Caixabank, Laboral Kutxa eta Nafarroako Rural Kutxa. Halaber, ordainketa Internet bidez ere egin daiteke, Antsoaingo Udalaren webgunean (www.ansoain.es) bai eta Udaleko Diruzaintzan ere (Udaletxeko Plaza,1) eta 948012012 telefonoan (012). Apirilaren 21ean, helbideratuta dauden ordainagiriak zergadunek emandako kontuetan zordunduko dira.

Behin epe hori iraganda, interes legalak eta gainkarguak aplikatuko dira eta premiamendu bidez kobratzeko izapideak eginen dira.

Antsoain, 2021eko otsailaren 24. Alkatea. Ander Andoni Oroz Casimiro.

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba