
Memoriaren ibilbideak. Inaugurazioa eta bisita gidatua
Martxoaren 25ean, 11:30etan, Harrobiko estalpean.
ANTSOAINGO UDALA
TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA BORONDATEZ ORDAINTZEKO EPEA 2023an
Diru-bilketaren Araudiarekin bat, jakinarazten da 2023ko apirilaren 20an bukatzen dela epea honako hau borondatez ordaintzeko: Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga 2023. urteko kuotak.
Ordainketa honako entitate hauen edozein bulegotan egiten ahalko da, betiere bulego bakoitzaren ordutegian eta kasuan kasuko ordainagiria aurkeztuta: Caixabank, Laboral Kutxa eta Nafarroako Rural Kutxa. Halaber, ordainketa Internet bidez ere egin daiteke, Antsoaingo Udalaren webgunean (www.ansoain.es) bai eta Udaleko Diruzaintzan ere (Udaletxeko Plaza,1) eta 948012012 telefonoan (012). Apirilaren 21ean, helbideratuta dauden ordainagiriak zergadunek emandako kontuetan zordunduko dira.
Behin epe hori iraganda, interes legalak eta gainkarguak aplikatuko dira eta premiamendu bidez kobratzeko izapideak eginen dira.
Antsoain, 2023ko martxoaren 6. Alkatea. Ander Andoni Oroz Casimiro.
Martxoaren 25ean, 11:30etan, Harrobiko estalpean.
Dagoeneko abian da Ipar Ingurabideko parkearen ondoan eraikitako kirol anitzeko pista berria, Lerin kalearen amaieran. Lehendik dagoen street basket eremuaren ondoan birko...
Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, emakume guztien eta gorputz guztien aniztasuna eta ikusgarritasuna aldarrikatu nahi dugu. Emakumeen askatasuna edertasun eredu f...