Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2020eko ekainak 19

UDAKO IGERILEKUAK berriz irekitzea

Foto noticia

Eguna: ekainaren 22an irekiko da.

Sarbidea: Udaletxe Plazatik sartu behar da, karteletako eta sarrerako langileek emandako jarraibideak betez. Sarrera ongi ikusteko moduan egonen da, markaketa eta piktogramen bidez adierazitako protokoloekin gidatuta. Eskerrak eman nahi dizkizugu argibideak jarraitzeagatik, hau baita arrisku handieneko uneetako bat.

Maskarak erabiltzea: instalaziora sartu eta bertan ibiltzeko, nahitaezkoa da maskara erabiltzea, betiere urruntze soziala bermatzen ez bada.

Eman gabeko zerbitzuen kuotak arautzea: ekainaren 22 eta 30 arteko egunengatik, Udalak ez ditu kobratuko denbora tarte horri dagozkion igerileku kuotak, ekitaldi honetako lehen hiruhilekoko azken hamabost egunetan eman ez duen zerbitzuarengatik konpentsazio gisa. Datorren uztailaren 1etik aurrera, ohiko moduan kobratuko da hirugarren hiruhilekoa.

Gainera, udako denboraldia beste astebetez luzatuko da, eta igerilekua zabalik egonen da irailaren 20ra arte.

 

Bonuak eta eguneroko sarrerak erostea:

Udako bonuak: oraingoz, Antsoainen erroldatutako pertsonei eginen zaizkie; eta mugarik gabeko bonua dutenen gurasoekin edo anai-arrebekin bizi diren pertsonei.

Udako igerilekuetarako bonuak erosten dituztenek ekainaren 22tik aurrera erabili ahal izanen dute gune hidrotermala.

Mugarik gabeko bonuak: berriak egin daitezke.

Eguneko sarrerak eta 5 eta 10 sarrerako bonuen salmenta: oraingoz, ez da eguneko sarrerarik salduko.

 

Ezohiko baldintzak: 

Oso garrantzitsua da, kutsatzea saihesteko, txartelarekin akreditatzeko unean, sarrerako tornuak ez ukitzea; sistemak hurbildu ahala irakurtzen du txartela.

Bainugelak eta aldagelak bakarrik erabili ahal izanen dira; dutxak, ez.

Aldagelek markak izanen dituzte lurrean, markatutako tarteen artean aldatzeko arropaz.

8 urtetik beherakoek heldu batekin egon beharko dute.

Etxetik aldatuta etortzea gomendatzen da.

Pertsona kalteberei goizetan etortzea gomendatzen zaie.

 

Sar daitekeen pertsona kopurua: 1627 pertsona.

 

 

Facebook
Twitter