2022ko abuztuak 26

Udako kultur jarduerak

Foto noticia

Festen aurretik motorrak berotzeko, irailaren 1ean Antsoaingo udako kultur jarduerak hasiko dira.

Datorren astean honako jarduera hauek izanen ditugu:

 

BACK TO CLASSICS. Irailaren 1ean, 20:00etan, Lapurbide plazan.

Ohe elastikoen ikuskizun freskoa, hurbila eta intimoa familia osoarentzat, non zirkurik klasikoena hiri-kulturekin uztartzen den, dantza, musika eta turntablismaren artearen bidez (scratch binilozko diskoekin). Ohe elastikoak bizitza propioa hartzen du protagonistaren erokerien eta akrobazien artean. Gehien maitemintzen gaituen iraganerako bidaia, umorez, poesiaz, inozentziaz, erritmoz eta karanbolaz betea.

 

ANTSOAINGO AIRE ZABALEKO I. PINTURA LEHIAKETA. Irailaren 3an.

16 urtetik gorako artista guztiek parte hartu ahal izango dute.

Aldez aurreko izen-ematea: Abuztuaren 8tik aurrera 948 13 34 10 telefonora deituz edo cultura@ansoain.es helbidera idatziz.

Euskarria zigilatzen den unean bertan izena emateko aukera zabalduko da, lehiaketa egiten den egunean.

Sariak:

  1. saria 750 €
  2. saria 350 €

Lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa: Irailaren 5etik 30era IDAKIko hall-ean.

Oinarriak

 

KUIKUI. PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS. Irailak 4, 16:30 eta 18:30etan Antsoaingo Antzokian.

Euskararen gaiari eutsi nahi izan diogu pailazook beste behin, Aitorren eta MARIREN hizkuntza zaharrari arnas bideak topatze aldera. Orduan, txoriak ginela amestu genuen, eta munduari “kuikui” esan genion. Batzuk “kuku”, besteek “piui”, “kerrek”… eta beleak “KRAAAA!”… Guk, ordea, “kuikui”, Marimototsek erakutsita. Izan ere, amalurra txoriek bezala ikusten eta begiratzen lagunduko baitigu Pirritxi eta Porrotxi.

Sarrerak: 4 € 

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba