Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

2023ko irailak 14

Udal ikastaro eta jardueretan parte hartzeko laguntzak

Foto noticia

Antsoaingo Udalak, aurten antolatu dituen kirol, hezkuntza, gizarte eta kultura jardueretan baliabide gutxi dituzten pertsona eta familien sarbidea errazteko asmoz, laguntza deialdi bat abian jarri du.

Ekimenaren helburua herritar guztiek kultura eta kirol jardueretan parte hatzeko aukera berdinak izatea da.

Laguntza honen bidez, Antsoainen erroldatutako pertsonek deialdian zehaztutako ikastaro eta jardueren sarrera, izen-emate edo matrikularen prezio publikoaren %50era arte ordaindu ahalko dute. Jarduera horien artean hizkuntza ikastaroak, antzerki eta dantza tailerrak, kirol jarduerak (igeriketa, futbola, saskibaloia, etab.) eta kultur eta kirol txangoak daude.

Laguntza eskatu nahi duten pertsonek modu telematikoan egin dezakete, udalaren egoitza elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.ansoain.es) edo aurrez aurre udalaren bulegoetan, astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 14:00etara.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa hurrengoa da: deialdiaren eranskin gisa azaltzen den instantzia orokorra, aurreko urteko errentaren aitorpena (2022) eta eskaera egiten duen pertsonaren nortasun-agiriaren kopia bat.

Eskaerak aurkezteko epea 2023ko irailaren 30ean amaituko da.

Deialdiaren esteka

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Gabonetako tailerrak euskaraz

Gabonetako tailerrak euskaraz

Udal Euskara Zerbitzuak Dindaia Fundazioarekin elkarlanean antolatutako ekimen honen helburua haurrak eskolatik kanpo euskaraz disfrutatzeko guneak sortzea da. Gabonetako tai...

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba