2015eko abenduak 17
Udal ordenantza, Aurretiazko komunikazioaren edo erantzukizuneko aitorpenaren bidez hasitako jarduerak eta obrak ondoren kontrolatzeko prozedura arautzen duena. Hasierako onespena
Antsoaingo Udalak, 2015eko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Antsoaingo udal mugapean aurretiazko komunikazioaren edo erantzukizuneko aitorpenaren bidez hasitako jarduerak eta obrak ondoren kontrolatzeko prozedura arautzen duen udal ordenantza.
Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.
Antsoainen, 2015eko azaroaren 27an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.