Udala aurrez aurreko arreta eskaintzera itzuliko da aurretiko hitzorduarekin, baina, hala ere, tramiteak telematikoki egiten jarraitzea gomendatzen du

Datorren asteartean, abenduaren 21ean, Udalak berriro ere ekingo dio hala behar duten gure bizilagunak presentzialki hartatzeari, aurrez hitzordua eskatuta.
Oro har, tramiteak modu ez presentzialean egin ditzazketen pertsona guztiek horrela jarraitzea eskatzen dugu. Hauen bidez:
- Egoitza elektronikoa (ziurtagiri digitalarekin edo CL@VE)
- Posta elektronikoa: sac@ansoain.es
- Telefonoa: 948 13 22 22
Era berean, gogorarazten dizuegu Herritarren Karpeta eskura duzuela. Horren bidez, izapide gehiago egin ditzakezue modu sinplean bide telematikotik (oraindik ere beharrezkoa da Ziurtagiri Digitala edo CL@VE edukitzea).
Betiere, hitzorduak hitzartzeko, lehentasuna emanen zaie adinekoei edo tramiteak modu ez-presentzialean egiteko zailtasunak dituztenei.
Era guztietako kontsultetarako: telefonoz edo posta elektronikoz ebatziko dira, zailtasunak direla eta, aurrez aurreko laguntza beharrezkoa ez den heinean.
HERRITARRENTZAKO ARRETA, ALDEZ AURREKO HITZORDUAREN BIDEZ:
- Bi pertsona bakarrik hartuko dira aldi berean, urruntze sozialeko neurriak bermatzeko.
- Hitzorduak telefono orokorrera deituta eskatuko dira: 948 13 22 22, 8:30etik 14:00etara.
- Jendea hartzeko ordua 8:30etik 13:30etara izanen da.
- Eskatzaileak musukoa eraman beharko du hitzordura.