Ukrainarako laguntzak bideratzeari eta pertsonei harrera egiteari buruzko informazioa

Antsoaingo Udalak jakinarazten du, Nafarroako Gobernuak, Eskubide Sozialen Departamentuaren eta Foru Komunitateko GGKEen Koordinakundearen bitartez, herritarrei gomendio batzuk eman dizkiela herritarrek Ukrainari eman nahi dioten laguntza humanitarioa behar bezala bideratzeko, laguntza hori behar duten herritarrengana iristen dela bermatzeko.
Aholkuen artean, honako hauek nabarmentzen dira: Ukrainara inola ere ez bidaiatzeko ohartarazpena, laguntza urte askoan lanean aritutako erakunde humanitarioen bidez bideratzea, diru-dohaintzak egitea, ez gauzazko ondasunen bidez, eta jasotako informazioa iturri fidagarriekin kontrastatzea.
Nafarroako Gobernuak harremanetarako telefono bat aktibatuko du modu partikularrean ostatu eman nahi dutenentzat.
DOHAINTZAK
Nafarroako Gobernuak eta GGKEek dokumentu bat adostu dute dohaintzak egiteko moduari buruz. Dokumentu hori esteka honetan zehazten da: https://bit.ly/3pLGtG7
Bestalde, tokiko erakundeen eta partikularren laguntzak bideratzeko tokian bertan dauden GGKEak honako esteka hauetan zehazten dira:
– GGKEen koordinatzailea: https://bit.ly/3IY8rpZ
– Gurutze Gorria eta Ilargierdi Gorria eta Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordea: https://bit.ly/379fazb
– OCHA (Nazio Batuen Gai Humanitarioak Koordinatzeko Bulegoa). Ukrainarako Giza Funtsaren bidez egindako ekarpena: https://bit.ly/34pzbR0
– ACNUR (Iheslarientzako Nazio Batuen Agentzia): https://bit.ly/3sTaRjU
Eskerrik asko zure laguntzagatik eta elkartasunagatik