2022ko urriak 14

Urriaren 6an Lerin kalean gertatutakoari buruzko oharra

Foto noticia

Azken egunotan hainbat jakinarazpen jaso dira urriaren 6an Lerin kalean gertatutakoari buruzko informazioa eskatzeko. Izan ere, pertsona batek txakur bati tratu txarrak eman eta leihotik bota zuen, animaliaren heriotza eraginez.

Antsoaingo Udaltzaingoa berehala eta presaz agertu zen gertaeren lekuan, eta, besteak beste, pertsona egilea ustezko animalia-tratu txarren delituagatik atxilotu zuten.

Jakin badakigu gertaeren garrantzia handia dela eta horrek ezinegon soziala eragiten duela. Hala ere, atxilotua epailearen esku jarri zen hurrengo goizean, eta epaileak egoki iritzitako kautelazko neurriak ezarri zituen ahozko epaiketa egin arte, non egotzitako egitateen erantzukizun penala zehaztuko baita.

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba