2018ko abuztuak 13
ZELAIA PARKEKO SAHATSAREN BOTATZEA
Zelaia parkeko lorategian zegoen sahats handiaren botatzeari ekin zaio lorezaintza zerbitzutik, oso zaharra zelako eta azken urteetan jasandako hondatzea nabaria zelako: haren usteldura eta adarren haustura besteak beste. Ahalegin handia egin da zuhaitzaz gozatzeko, baina azkenean lorezaintza zerbitzuak aholkatu du zuhaitzaren botatzea, istripurik edo ustekaberik saihesteko.