Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

2019ko irailak 6

Zerbitzuen sektorerako trebakuntza Antsoainen

Foto noticia

Antsoaingo Udalak trebakuntza antolatu du herriko establezimenduentzat, euskaraz ez dakiten edo gutxi dakiten jendaurreko langileengan pentsatuta. Antsoaindar askok euskaraz egiten du, eta formazio honen bidez, bezeroen zerbitzua aberasteko laguntza emanen zaie saltokiei; izan ere, ikastaro honekin, hizkuntzaren bidez, bezero horiengana gehiago gerturatzeko bidea jarriko da.

Ikastaro praktikoa izanen da, kortesiazko eta oinarrizko formulak ikasteko; eta, horrekin batera, saltokietako kartel errazak ele bietan jarriko dira. Egunerokoan erabiltzeko baliabide sinpleak garatuko dituzte klaseetan, gero bezeroei eskaini ahal izateko. IKASTAROA urriaren 1etik azaroaren 22ra izanen da, 15:00-16:30era, Gizartetxean.

  • Eta IZEN-EMATEA, berriz, irailaren 11tik-18ra egin ahal izanen dute interesatuek, edozein dela ere establezimenduaren mota. Baina adi! Izena 012 telefonoan (10 €) eman behar da; eta, gero, ostalariek menuak Euskara Zerbitzura ekarri beharko dituzte irailaren 18a baino lehen, formatu digitalean (ahal dela; bestela, paperean), bertan ele bietan jartzeko.

Bestalde, klaseko aurreneko egunean, establezimenduetan ikusgai dauden kartel nagusiak ekarri behar dituzte ikasleek. Klasean aztertuko da ikastaroan denen artean ele bietan jartzen ahal dituzten edo Euskara Zerbitzuak eginen dituen. Zalantzarik izanez gero, Antsoaingo Udaleko Euskara Zerbitzura jo (948 382241 / euskera@ansoain.es).

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba