Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Periodo de pago voluntario de impuestos y tasas periódicos. Segundo semestre 2017.

Noticias eus

Diru-bilketaren gaineko erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2017ko azaroaren 20an bukatuko dela honako zerga hauei dagozkien kuotak borondatez ordaintzeko epea: Lurraren Gaineko Kontribuzioa, 2. seihilekoa; Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zerga, Pasabideak, eta Eremu Publikoaren Okupazioa, 2017ko urtekoak.

Ordainketa Caixabank-Nafarroako Kutxa eta Rural Kutxa entitateen bulegoetako batean egin daiteke, behar den ordainagiria aurkeztuta, baita Udalaren web orrian (www.ansoain.es) eta 948012012-012 telefonoan ere. Epe hori iragandakoan, interes legalak eta gainkarguak aplikatuko dira eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak hasiko dira. Azaroaren 20an, helbideratuta dauden ordainagiriak zergadunek emandako kontuetan zordunduak izango dira.

Antsoainen, 2017ko urriaren 18an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Facebook
Twitter