Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

POR UN TXUPINAZO PARA TODAS Y TODOS, POR FAVOR, NO LANCES HARINA.

Sin categorizar eus

Antsoaingo festetako txupinazoa bota aurretik, Udalak kanpaina bati ekin nahi izan dio; izan ere, herritarrak eta bereziki gazteak zein nerabeak kontzientziatu nahi ditu irina eta kakao-hautsak (edo eratorriak)  txupinazoan botatzeak dituen ondorioen inguruan.Garbitasun eta higiene kontuak alde batera eta aipatu gabe utzita, jende gehienak ez daki irina edo kakaoa bezalako produktuak botatzea oso kaltegarria dela gaixotasun zeliakoa duten helduentzat eta haurrentzat.Zeliakia gaixotasun autoinmune bat da, glutenarekiko intolerantzia iraunkorrak eragindakoa. Glutena hainbat eratako proteina sorta da; eta gariak dauka, oloak, garagarrak, zekaleak eta zereal horietatik eratorritako produktuek. Jakina, elementu horiek jateak ondorio kaltegarriak ditu gaixotasun hori dutenentzat, baina, horrez gain, arnasteak ere bai. Irinak eta kakao-hautsek glutena dute, eta produktu horiek arnasteak erreakzio kaltegarriak eragiten dizkie zeliakia dutenei. Eta gero eta gehiago dira zeliakia diagnostikatuta duten pertsonak. Ikusi besterik ez dago gutako ia gehienok baten bat ezagutzen dugula. Hori dela eta, Udalak mezu hau zabaldu nahi du:

BAZENEKIEN TXUPINAZOAN IRINA BOTAZ GERO, ZELIAKOAK DIREN PERTSONEK EZIN DUTELA PARTE HARTU BERAIEN OSASUNARI KALTE HANDIA EGITEN DIELAKO? GERO ETA JENDE GEHIAGOK DAUKA ZELIAKIA.

DENONTZAKO TXUPINAZOA IZAN DADIN, MESEDEZ EZ EZAZU IRINIK BOTA.

ESKERRIK ASKO.

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba