Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

RESOLUCIÓN 64/2018, de 13 de noviembre, del Director del Servicio de Riqueza Territorial y Tributos Patrimoniales de la Hacienda Tributaria de Navarra, por la que se aprueban los valores de los bienes inmuebles inscritos en el Registro de la Riqueza Territorial que obren en éste a treinta de noviembre de 2018.

Noticias eus

226. ALDIZKARIA – 2018ko azaroaren 22a

Abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuaren bitartez onetsitako Nafarroako Zerga Ogasunaren estatutuen 48. artikuluan adierazten da Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuari dagokiola, besteak beste, ondasun higiezinak karakterizatu eta baloratzeko jarduketak egitea.

Bestalde, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 21.4 artikuluan xedatzen da Nafarroako Zerga Ogasunean ondasun higiezinak baloratzeko eginkizunak dituen Zerbitzuko zuzendariak ebazpena emanen duela urtero, Lur-ondasunen Erregistroan azaroaren 30ean inskribatuta dauden ondasun guztien balioak onesteko.

Aipatutako foru legearen 21.5 artikuluak agintzen du Nafarroako Zerga Ogasunak ebazpen horri buruzko iragarkia jarriko duela Nafarroako Aldizkari Ofizialean, horrela foru lege horren 5.1 artikuluan ezarritako eskubideen titularrak udal bakoitzeko administrazio bulegoetan agertu ahal daitezen abenduko lehen hogei egun naturaleko epean, beren ondasun higiezinei emandako balioa zein den jakiteko.

Azkenik, aipatutako lege horren 21.6 artikuluak ezartzen duenez, agertzeko ezarritako epea bukatu eta biharamunetik hasita, interesdun guztiek beren ondasunen balioen berri nahikoa izan dutela ulertuko da.

Horrenbestez, aipatu aginduetan xedatutakoaren arabera,

EBATZI DUT:

Lehena.–Lur-ondasunen Erregistroan 2018ko azaroaren 30ean inskribatuta dauden ondasun higiezinen balioak onestea.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea eta onetsitako balioak Nafarroako udaletara igortzea, horrela Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 5.1 artikuluan ezarritako eskubideen titularrak udal bakoitzeko administrazio bulegoetan agertu ahal daitezen, abenduko lehen hogei egun naturaleko epean, beren ondasun higiezinei emandako balioa zein den jakiteko.

Hirugarrena.–Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 21.7 artikuluan xedatutakoaren arabera, foru lege horren 5.1 artikuluan ezarritako eskubideen titularrek gaitasuna dute gora jotzeko errekurtsoa jartzeko Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, titularrek beren ondasunei esleitutako balioa egiaz jakiten duten egunetik hasita, eta, betiere, 2017ko abenduaren 31etik aurrera, baldin eta balio hori aldatuta badago aurreko zergaldian hartu zen katastroko balioaren aldean.

Laugarrena.–Nafarroako Ataria prestatzea onetsitako balioak kontsultatu ahal izateko.

Iruñean, 2018ko azaroaren 13an.–Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendaria, Sergio Osés Amézqueta.

Facebook
Twitter