Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

RESULTADOS DE LA VOTACIÓN POPULAR PARA EL LANZAMIENTO DEL CHUPINAZO DE FIESTAS 2016

Noticias eus

Antsoaingo elkarteen proposamenak 2016ko festen suziri iragarlea botatzeko.

Ondorengoen artetik, nork nahi duzu 2016ko festetako txupinazoa botatzea?

1. María Jesús Mendoza:  Ezkaba ikastetxeko atezaina, Antsoaingo hainbat haur belaunaldirekin maitasunez egin duen lanarengatik.

2. ANTSOAINGO TXOZNAK GURE GUNEA elkartea.

Talde honek hamarkada asko daramatza kultur eskaintza desberdina eskainiz, festa eta aldarrikapena bateratuz eta beti doan besteen alde.

3. C.F. GAZTE BERRIAK ANTSOAIN klubeko kadete ligako futbol taldea.

Nafarroako kadete ligako txapeldunordea izan da kategoria horretan egin duen aurreneko urtean, Nafarroako faseko Coca Cola kopako txapelduna, “Fase Intermedia”ko txapelduna, eta nazio-mailako sailkapenean, hirugarrena. Txapelketa horren historian sailkapen hoberena lortu duen talde nafarra da.

Bi elkartek beste lagun bat gehiago proposatu zuten; eta, pertsona horrek, proposamena asko eskertu badu ere, aukeraketan ez parte hartzea erabaki du, arrazoi pertsonalak medio.

Emaitzak hauek izan dira:

Erantzuna Bozketa kopurua Portzentaia
María Jesús Mendoza Antón 404 70%
Antsoaingo Txoznak Gure Gunea Elkartea 83 14%
Equipo fútbol cadete C.F Gazte Berriak 87 15%

Bozketaren emaitzei lotura

Facebook
Twitter