Folklorea, festak eta erromeriak
ERREGEEN KABALGATA
Urtarrilaren 5ean ospatzen da.
EKINTZAK
- 11:30ean, ongietorria emateko, TXOKOLATE JATEA, Lapurbide plazan.
- 12:00etan, ALDARRIA. Ekialdeko mezularien bisita, Errege Magoak datozela jakinarazteko.
- 17:30ean, ERREGEei harrera Udaletxean.
- 18:00etan, KABALGATAREN HASIERA – BUKAERA KIROLDEGIAN.
SANTA AGEDA
Santa Ageda eguna otsailaren 5ean da, baina, bezperan, otsailaren 4an ospatzen da. Arratsaldeko 18:00etan Santa Ageda abesbatzak kantuan hasten dira Plaza Berritik abiatuta.
INAUTERIAK
Otsailaren hirugarren edo laugarren ostiralean ospatzen dira. Goizeko 10:00etan, ikastetxeko eta haur eskolako haur guztiak mozorrotuta ateratzen dira, txarangaren musikak alaiturik. Arratsaldean, inauterietako festa izaten da.
Otsailaren hirugarren edo laugarren ostiralean ospatzen da.
EKINTZAK
- 10:00etan, eskoletako haurren inauterietako kalejira.
- 18:45ean, inauteri kalejira, Lerin kaleko Auzo Elkartetik abiatuta.
- 20:15ean, inauterietako dantzaldia EKLIPSE taldearekin Rafael Alberti plazan. Gaueko 22:00ak arte luzatuko da.
- 23:30ean, inauterietako dantzaldia EKLIPSE taldearekin Rafael Alberti plazan. Goizaldeko 01:30ak arte luzatuko da.
EMAKUME LANGILEAREN EGUNA
Martxoaren 8an. Antzerkiren bat antolatzen da.
JAIEN AITZINEKO KULTUR EKINTZAK
Herriko jaiak hasi aurreko 10 egunetan ospatzen dira, irailaren bigarren eta hirugarren asteetan. Hainbat ekintza antolatzen da kalean, 800 m2-ko karpa batean.
Urtero eguneratuta ikus daitezke web orri honetako Agenda atalean.
DANTZALDIA, DULTZAINEROK ETA TXISTULARIEK ALAITURIK
Abuztuko larunbatetan antolatzen dira, Plaza Berrian: 20:00etatik 21:00etara.
HERRIKO JAIAK
Irailaren hirugarren igandean ospatzen dira, ostegunean hasita, arratsaldeko 18:00etan. Suziria herriko zaindari Kosme eta Damian Sainduen ohorez jaurtitzen da.
Ikus programazioa Agenda atalean.
SAN JOAN SUA
Ekainaren 23an ospatzen da. Gaueko 22:00etan hiru zezen suzko erretzen dira Zelaia parkean.
Suaren kokapena ospakizun horretarako egoki daitezkeen eremuen arabera aldatzen da. Gaueko 23:00etan pizten da sua, eta bertan direnei aperitiboa banatzen zaie.
ERROMERIAN HERRI ZAHARRERA
Irailaren azkeneko asteburuan ospatzen da.
EKINTZAK
- 10:00etan, irteera Udaletxeko plazatik txarangarekin.
- 11:00etan, meza, atari zabalean.
- 12:00etan, txistor jatea.
KULTURA ASTEA
Irailaren bigarren astean ospatzen da. Dantza, antzerkia, musika, kale animazioa, erakusketak… antolatzen dira.
OLENTZERO
Olentzero Ezkaba menditik datorkigu bisitan, bertan ikatza egiten denbora luzea eman ondoren. Gaztainak dakartza guztiondako.
Abenduaren 24an ospatzen da. Arratsaldeko 18:00etan hasita, Olentzero Antsoaingo kaleetan barna ibiltzen da. Arratsaldeko 19:00etan akitzen da, kirol instalazioetan. Gabon gauean pertsonaia xelebre bat jendartera hurbiltzen da. OLENTZERO da, mendietako ikazkina. Urtean behin euskal Herriko herrietara jaisten da, EGUBERRIAK ospatzera. Olentzero, herri batzuetan, tximinian behera jaisten zen figura zen, aurpegia ikatzaz belztuta. Gaur egun, opariekin jaisten da menditik herrira.