Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

Agurra

Ongi etorri Antsoaingo Udalera!Vista del municipio de Ansoáin

Udal gobernu taldearen izenean ongi etorria ematen dizut Antsoaingo Udalaren webgunera. Herriari, Udalari eta udal zerbitzuei buruzko informazioa aurkituko duzu hemen, eta gurekin harremanetan jartzeko gunea, zeure iritziak emateko, galderak egiteko eta nahiak adierazteko.

Adierazten duzun hori garrantzizkoa da gobernu talde honentzat, izan ere, Antsoain hobeki garatzeko ekarpen lagungarria izanen da eta baita herri bizi bat eraikitzeko laguntza ere. Bide horretan eginen dugun lana eraginkortasunez gauzatuko bada, ekarpen horiek jasotzeaz gain, beharrezkoa da garapen horretan zerikusia duten alde guztiekin batera aritzea, hau da, antsoaindarrekin, eragile sozialekin eta udal langileekin, besteak beste.

Hori dela eta, legegintzaldi honetarako jarri den helburuetako bat pertsona eta talde horiekin komunikazio irekia izatea da. Asmo horrekin, elkarrengana gerturatzeko bideak erraztu nahi ditugu eta atari hau gu guztion zerbitzura dagoen komunikazio-tresna izatea. Komunikazio hori arinduko duten hobekuntzak ere egiten hasiko gara: administrazioaren hizkera errazteko ahaleginak eginen dira, eta informatzeko zein harremanetarako beste zenbait kanal ere irekiko ditugu.

Hori Internetek ematen duen erosotasuna nahiago dutenentzat, baina aurrez aurreko harremanen gertutasuna nahiago izanez gero, gogoan izan talde honek antsoaindar guztientzako ateak zabalik dituela.

Ander Oroz Casimiro

Facebook
Twitter
Volver arriba