OSASUNA

LARRIALDIAK:

Teléfono: 112

BOTIKAK: Listado con direcciones y teléfonos

OSASUN ETXEA:

Oharra: Osasun Zentroa itxita egongo da San Saturnino egunean (azaroak 29). Iruñea inguratzen duten eta landa-larrialdietako zerbitzurik ez duten herrietako zentroek Iruñeko egutegia aplikatzen dute, Iruñeko Ospitaleetako Larrialdi Zerbitzu Bereziaren egutegiarekin bat egiteko.

Kontsulta ordutegia: 8:30etik 19:00etara

Odol ateratzeak: 8:15etik 8:45era

  • Familiako medikuarekin, pediatrarekin, erizainarekin eta gizarte langilearekin egoteko hitzordua emango dizugu.
  • Osasun arazo kronikoak, diabetesa, hipertentsioa, bihotzeko gaitzak, arnasketa arazoak… zaintzen ditugu.
  • Etxez etxe ibiltzen gara ezintasuna duten pertsonei arreta egiteko.
  • Haurren eta helduen osasuna sustatzeko eta prebentzioa lantzeko jarduerak garatzen ditugu: txertatzeak, erretzeari uzteko laguntza… bai norbanakoari nahiz taldeei zuzenduta.
  • Miatze osagarriak egiten ditugu: odol eta gernu azterketak, elektrokardiogramak, espirometriak, dopplerrak, eta abar.
  • Gaixo antikoagulatuen kontrola eramaten dugu.
  • Sendaketen, injektagarrien, hesgailuen… jarraipena egiten dugu.
  • Krioterapia egiten dugu (garatxoak eta fibromak kentzen ditugu.)
  • Hitzartutako ordutegiaren barnean, telefono bidezko kontsultei arreta egiten diegu.
  • Prestazio soziosanitarioak bideratzen ditugu.
  • Arazo sozio-familiarrak zaintzen ditugu.
  • Larrialdiak osasun etxean bertan hartzen ditugu, lanorduen barnean. Profesional bakoitzak berari dagokion herritar multzoari.
  • Goizez, etxez etxeko larrialdiei erantzuten diegu.

ALDEZ AURREKO HITZORDUA INTERNETEN BIDEZ

Helbidea: Ostoki p.k. 31013 Antsoain (NAFARROA)

Telefonoa: 948 13 61 11

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba