Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Euskara

Euskara Zerbitzua

1991. urte bukaeratik, Antsoaingo Udalak Euskara Zerbitzua dauka (garai batean Patronatua izandakoa). Zerbitzuaren helburu nagusia euskararen egoera normalizatzea da, eta, bide horretan, hamaika gai, lan ildo eta programa jorratu dira urte guzti hauetan; horietako asko Nafarroako beste euskara zerbitzuekin elkarlanean.

Kontaktua

Teknikaria

  • Udaleko euskara teknikaria: Elvira Lizeaga Urdanpilleta

 


HELBURUAK

Hizkuntzak normaltasunez erabiltzen dira lurralde jakin batean, mundu guztiak edo gehienek ezagutzen dituztenean, adibidez, ingelesarekin Ingalaterran gertatzen den bezala, edo Leonen gaztelaniarekin. Toki horietan, jendea edozein lekutara iritsi, hitz egiten hasi, erantzunak jaso eta eraginkortasunez hizketan aritzen da (“hemen ingelesez” kartelak bilatu beharrik gabe edo pertsona “horiek” identifikatzen dituzten bereizgarrien bila hasi gabe, euskararekin gertatzen den moduan). 

Hots, naturaltasunez mintzatzen dira, normaltasunez jokatuz eta komunikazio-ekintza espontaneoak eraginkortasunez gauzatuz edozein arlotan, hori baita normaltasuna; eta hizkuntza-normalizazioa, berriz, egoera horretara garamatzan prozesua. Normalizazioa lortzen da, edozein eginkizunetarako, gure hizkuntza naturaltasunez eta eraginkortasunez erabil dezakegunean. Hori da euskara zerbitzuen eta, oro har, euskalgintzaren azken helburua, baina, horra heltzeko, tarteko urratsak egin behar dira:

Oso labur esanda, beharrezkoa da hizkuntza ikasteko baliabideak nahiz baldintza egokiak sortzea, sozializatzeko esparru-kopurua handitzea eta euskararekiko atxikimendua eta irudia indartzea. Horiexek dira, hain zuzen ere, euskara zerbitzuen helburuak, eta norabide horretan ari dira lanean.

LAN ILDO NAGUSIAK

Udaleko lan ildo nagusiak

  • Udaleko langileen euskara ikastaroak: euskara ikastaroak eskaintzen zaizkie, trinkoak nahiz estentsiboak, eta, hala nahi duten langileek, aukera izan dezakete formazio planetan sartzeko.
  • Herritarrek euskara erabiltzeko duten eskubidearen alde lanean ari gara; eta, jendaurreko hizkuntza idatzia euskaraz ere ager dadin, itzulpenak egiten dira; inprimakiak, egiaztagiriak, programak, etab. prestatzeaz gain.
  • Beste udal zerbitzuetan elkarlana egiteko zeharkako lan lerroak eta planak dauzkagu, euskararen erabilera horietan ere indartu dadin.
  • Itzulpen eta zuzenketa zerbitzua ematen zaie euskaraz ez dakiten udal zerbitzuei.

Udalerriko lan ildo nagusiak

Euskararen transmisiorako garrantzi handia du lanaz nahiz eskolaz kanpoko eremuak, eremu horretako esparruetan gauzatzen direlako harreman sozialak, hizkuntzaren bidez, hain zuzen ere: etxean, familian, herriko saltokietan, tabernetan, parkean, kirol eta kultura jardueretan, musika eskolan, gazteen etxabeetan…

Horiek guztiak, aisialdia bezalaxe, funtsezkoak dira hizkuntzen eta pertsonen garapenarentzat, eta, neurri handi batean, hizkuntza-ohiturak esparru horietan eratzen direla kontuan hartu behar dugu. Horregatik, gure ingurune soziolinguistikoaren ezaugarriak aintzat harturik, arreta berezia eskaini behar diogu adin guztietan euskara erabiltzeari edo, ez badakigu, presentzia emateari: eguneroko errutinetan, ongi pasatzen ari garenean, senitartekoekin nahiz lagunekin gustura egoteko tokietan gaudenean… Erabiltzeaz gain, funtsezkoa da euskarari prensentzia ematea, geurea bezalako ingurune batean; eta hori, denok egin dezakegu, euskaraz dakigunok eta ez dakigunok.

  • Euskararen transmisioa: familian euskararen transmisioa lantzeko eta indartzeko egitasmoa da. Adinaren araberako material bereziak sortzen, ekoizten eta banatzen dira, haurren etxeetara eramateko.
  • Eskolatze kanpaina: hiru urteko haurren matrikulazio kanpaina bultzatzen da, D ereduan. 
  • www.era.eus: euskaraz ikasten duten haurren gurasoei laguntza eta baliabideak eskaintzeko eta seme-alaben ikas-prozesua osatzeko ataria dugu Era. Euskaraz dakiten eta ez dakiten gurasoek aholkularitzarako artikuluak eta bideoak aurkituko dituzte, eskolaz kanpoko Nafarroako eskaintza eta kultur agenda.
  • Aisialdiko jarduerak eta ahozkotasuna: garrantzitsua da oso Antsoaingo haur eta gazteek euskara aisialdiko guneetan erabiltzeko aukera izatea. Helburu horrekin, udako kanpalekuak antolatzen dira adibidez, eta, ikasturtean, Larunblai euskarazko aisialdi programa LHko ikasleentzat, edo MultzoEkintza, Azaroa Kultura Aroako jarduerak… Eta Bertso Eskola ere badugu, Txoko Gorrin. Horrez gain, orain, Nafarroako euskara zerbitzuek gurasoentzako gomendioak bildu dituzte esku-orri batean, euskarak eskolatik kanpo duen garrantziaz.
  • Helduak euskalduntzeko egitasmoak: Antsoaingo helduen euskalduntzea bultzatzen da. Ikastaroak antolatzen  dira, kanpainak egin eta aholkularitza eskaintzen zaie herritarrei.
  • Euskara ikasteko dirulaguntzak: Antsoainen erroldatutako euskara ikasleentzat dira (ikus baldintzak).
  • www.elaide.eus: proiektu hau euskara ikasleei bideratua dago. Bertan aurkituko dute euskaltegiei eta dirulaguntzei buruzko informazioa, eta, horrez gain, ikasketekin laguntzeko behar dituzten baliabideak, eta euskarazko kultur agenda, agenda soziala eta aisialdian erabiltzeko hainbat liburu, bideo, pelikula…
  • Mintzakide programa: honen bidez, euskara erabiltzeko gune bat ematen zaie euskara ikasten ari direnei eta euskara ahaztuta dutenei.
  • Euskarazko produktuen Katalogoa: 0-16 urtekoentzat eta haien gurasoendako euskarazko produktuak eskaintzen ditu (aisialdirako eta ikasketetarako).
  • Euskaldunen fitxategia: Euskara Zerbitzuaren jardueren informazioa eta berriak zuzenago eta modu eraginkorragoan helarazteko helbidetegi bat da.
  • Euskara Merkataritzan: Antsoaingo merkatariei doan eskaintzen zaien programa honek helburu du euskararen ikusgarritasuna herriko saltokietan handitzea. AHIZE enpresaren bitartez egiten da eskaintza.
  • Errotuluak jartzeko dirulaguntzak: errotuluak eta kartelak euskaraz edo ele bietan jartzea diruz laguntzen da. Antsoaingo udal mugartean dauden udal-erroldako elkarteei eta establezimenduei zuzendua.
  • Ze Berri?: euskara eta euskal kulturari buruzko informazioa zabaltzen duen aldizkaria sortu eta banatzen dute Nafarroako toki entitateetako euskara zerbitzuek.
  • Dirulaguntzak: Ezkaba ikastetxeko ikasleen hizkuntza gaitasuna handitzeari eta beste zenbait elkarte eta erakunderi bideratuak daude.
  • Tailerrak: Euskara Zerbitzuak tailerrak eskaintzen ditu, nagusiki gurasoentzat.  Saio horietan aholkuak ematen zaizkie,  hizkuntzak etxean kudeatzeko, eta, bestalde, euren seme-alaben heziketa prozesuetan parte-hartzea errazteko.
  • Formazio saioak: Euskara Zerbitzuak formazio saioak  antolatzen ditu helduentzat, eta saio horietan euskara eta praktika sozialei buruzko gaiak lantzen dira.
  • Azaroa Kultur Aroa: azaroan, aste batez edo biz, euskarazko jarduera bereziak edo euskararen inguruko ezagutza areagotzeko jarduerak antolatzen dira.
  • Itzulpen eta zuzenketa zerbitzua: doako zerbitzua eskaintzen zaio Antsoaingo eremuan lan egin eta euskaraz egiten ez duten dendariei, ostalariei, elkarteei… Zuzenketa zerbitzua ere ematen da. Galdetu testuak zein motatakoak izan behar duten Euskara Zerbitzuan.
  • Ikurzaletasuna sustatzeko jarduerak: Irria aldizkariaren hedapena; Irakurri, Gozatu eta Oparitu; album ilustratuen Etxepare saria…
  • Kanpainak, programak eta ekintzak: helburu zehatzen arabera antolatzen dira, eta urtero aldatzen dira.
  • Bai esan? Agenda; liburutegirako materialak; egutegiak; Euskararen Eguna; Administrazioan euskaraz kanpaina; hizkuntzalaritza alorreko aholkularitza…

Antsoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuaren sorrera eta haren Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua. Behin betiko onespena.27. ALDIZKARIA – 2009ko martxoaren 4a(Tamaina 53Kb)

Antsoaingo Udalak fitxategi bat dauka, euskararen sustapenerako komunikazioak ahalik eta eraginkortasun handienarekin egiteko. Datuak Babesteko Espainiako Agentzian alta emanda dago fitxategi hori. Antsoainen erroldatutako herritarrek borondatez lagatako datuekin osatzen da fitxategia, eta bertan parte hartzen duen orok eskubidea dauka datuak sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta uko egiteko Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak ezarritakoari jarraiki.

Baja eman edo datuak aldatzeko Euskara Zerbitzura jo behar da.

Galdetegia 14 urtetik beherakoak (48,1 Kb)

Galdetegia helduak (48 Kb)
[/servicio_shortcode]

Interneteko baliabideak
Euskara klaseak Antsoainen eta Iruñerrian, 16 urtetik gorakoentzat
Ze Berri?
Bai esan? Agenda
Euskarazko produktuen katalogoa www.katalogoa.eus
Aisialdia. MultzoEKIN
Aisialdia. Udako eta Gabonetako Antsoaingo taldeak
Aisialdia. Larunblai
Aisialdia. Udako kanpalekuak
Etxepare saria, album ilustratuak sortzeko
Euskaraldia
Dirulaguntza. Euskara ikasteko dirulaguntza
Dirulaguntza. Errotulazioak euskaraz edo ele bietan jartzeko dirulaguntzaren deialdia.
Dirulaguntza. Euskarazko udako kanpaldietarako dirulaguntzaren deialdia.
D eredua, eleaniztasun eraginkorra
Elaide.eus euskara ikasleei laguntzeko
MINTZAKIDE. Hitz egin nahi dut
Euskararen Eguna

Euskara Zerbitzuak bestelako jarduera mota batzuk ere antolatzen ditu. Helduentzat izaten dira nagusiki eta helburu dute formatzea, informatzea edota aholkularitza ematea. Hauek dira azkenaldian lantzen ari garen ildoetako batzuk:

Telp tailerra

¿Qué compartimos?

Izan, egin, eragin

Prozesu parte-hartzailearen saioak

Xaldun Kortin

Jostailuei buruzko hitzaldia eta erakustaldia

Ipuinak nola kontatu

Jokoak eta kantuak

Entra un nuevo idioma en casa. ¿Cómo lo hacemos?

Etxerako lanen tailerra gurasoentzat

Hitzaldiak, etxeko hizkuntzen kudeaketan laguntzeko

 

 

INDARREKO ARAUDIA

Euskera eus

Antsoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuaren sorrera eta haren Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua. eta gaineko aldaketak. Antsoaingo Udal esparruan euskararen erabilera eta su...

EUSKARAZKO BALIABIDEAK INTERNETEN

Euskera eus

Datozen lerrootan Interneten euskaraz dauden hainbat baliabide eta tresna aurkituko dituzu. Gehienak doan dira. Euskara Zerbitzuak aukeraketa bat egin du –asko baitira sarean aurki daitezkeen erremi...

EUSKARAREN FITXATEGIA

Euskera eus

Antsoaingo Udalak fitxategi bat dauka, euskararen sustapenerako komunikazioak ahalik eta eraginkortasun handienarekin egiteko. Datuak Babesteko Espainiako Agentzian alta emanda dago fitxategi hori. An...

EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA www.katalgoa.eus

Euskera eus

KATALOGOA.EUS webguneak ia 6.000 euskarazko produktu biltzen ditu, 0‐16 urteko haur eta gazteentzat. Prest dago Euskarazko Produktuen Katalogo berria paperean eta Interneten.   Urteko...

Facebook
Twitter