Harrobi Gaztelekua
Parte hartze komunitarioa
Antsoainen haur eta gazteen parte hartzea sustatzen dugu programa honen bitartez, eta abiapuntuan dagoen asmoa da gazte horiek izatea prebentzio eta heziketa funtzioa beteko duen esparru propio bat eratuko dutenak. 12-30 urte bitarteko gazteri osoari egiten zaio Harrobiko eskaintza, herriko errealitate soziodemografikoari egokituz.
Jarduerak gazteek sortuko dituzte: haiek izanen dira diseinatu eta gauzatuko dituztenak. Ekipo teknikoaren laguntzarekin, batzar bidez lan eginen da, jarduerak eta lan banaketak batzar horietan adostuz, eta antolakuntzan zein garapenean ahalik eta gehien parte hartuz.
Genero perspektiba kontutan izanen duen prozesu parte-hartzailea eginen da, nesken esparrua eta lidergoa aintzat hartuko duena, parte-hartze orekatua eragiten duen bitartean.
Gazteria (12 urtetik aurrera)
- Gelen lagapenak:
– Une baterako lagapenak eginen dira, jarduera zehatz baterako.
– Iraupen luzeko lagapenak, denboran zehar luzatuko diren jardueretarako izanen dira.
- Ordenagailuen lagapena: erabilera libreko bi ordenagailu.
- Elkartzegunea (jokoak, ping-ponga).
- Gazteentzako Informazio Bulegoa.
- Sentsibilizazio tailerrak (gazteriarekin erlazionatutako gaiak; bai haiek proposatutakoak, bai ekipo teknikoak baloratutakoak).
- Gaztetoki: lan bateratze eta elkarrizketaren bidez sortutako espazio bat, gazteek beren beharrei eta kezkei erantzunak emateko.
Laguntza soziohezitzailea
Alde batetik, bizi garen gizartearen ohiturak, baloreak, jarrerak eta gizarteari buruzko jakintza transmititzea helburu duen programa bat da. Bestetik, norberaren sare komunitarioak sortzera, osatzera eta sustatzera bideratua dagoen ekimena. Horretarako, babesgabetasun arriskuan dauden haur eta gazteekin egonen gara, egoera zailei aurre egiteko tresnak emanez.
- Eskola Laguntza: lehen hezkuntzako 4., 5., eta 6. mailak. C.P Doña Mayor eta Ezkaba IP.
- “Baloreekin ikasiz” tailerrak: Iñaki Otxoa de Olza D.B.H.I.
- Jarraipenak: Iñaki Otxoa de Olza D.B.H.I.
ORDUTEGIA
GOIZEZ
- Astelehenetik ostiralera: 9:00 – 13:00
ARRATSALDEZ
- Astelehenetik ostiralera: 16:30 – 20:30
ELKARTZE GUNEA ZABALIK
- Astelehenetik ostiralera: 9:00 -13:00 eta 16:30 – 20:30
ITXITA
- Urtarrilaren 1a eta urtarrilaren 6a, aste santuko osteguna, ostirala eta astelehena, maiatzaren 1a, Antsoaingo eguna (San Cosme y San Damián) eta abenduaren 24a, 25a eta 31.
- Uztaila oso itxita dago.
- Gainontzeko jai egunetan irekita egongo da.
ABUZTUKO ORDUTEGIA
Astelehen eta ostiraletan 07: 00etatik 15: 00etara
Astearte, asteazken eta ostegunetan 08: 00etatik 13: 00etara eta 18: 00etatik 21: 00etara
Helbidea: Ezkaba Kalea 4. P.k. 31013 Antsoain (NAFARROA)
Telefonoa: 948 14 23 52
E-Posta: casajuventud@ansoain.es