Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea da, eta Antsoaingo, Artikako eta

Iruñeko ikasleak hartzen ditu. Gure ikastetxeak D eredukoa da (irakaskuntza eleanitza euskaratik abiatuta), eta Haur Hezkuntzako bigarren zikloa eta Lehen Hezkuntza hartzen ditu, hau da, 3 urtetik 12ra bitarteko neska-mutikoak. Etapa horiek akituta, Bigarren Hezkuntzako Iñaki Otxoa de Olza Institutura joaten dira.
Irakaskuntza postu ia guztiak behin betikoz beteta daude. Gainera, behin betiko irakasleak daude hainbat espezializazio arlotan: musikan, ingelesean (4 urtetik aitzin), gorputz hezkuntzan, pedagogia terapeutikoan eta logopedian. Horiez gain, bi orientatzaile daude.
Horrek guztiak lan proiektuei iraunkortasunez eta koherentziaz heltzeko aukera ematen digu.
Ikastetxea UNESCOra elkartuta dago 1991az geroztik. Horrek esan nahi du, batetik, gure kulturaren berezkotasunei balioa ematea, eta berezkotasun horiek ezagutzera ematea, eta beste erkidegoen eta munduko beste herrialdeen errealitateetara, kulturetara eta egoeretara zabaltzea; eta, bestetik, beste ikastetxeekin koordinazioa eta esperientzia trukaketa lantzea.
Azpimarratzekoa da, halaber, batetik, Eskola Baratzea, non ikasturte bakoitzeko ikasleek proposatzen zaizkien haziak erein edo landareak landatzen baitituzte. Ikasleek horien jarraipena egiten dute, eta prozesu osoan parte hartzen dute: erein, landatu, ureztatu…
Bestetik, eskola orduetan antolatzen diren jardueretan udal instalazioak (kiroldegia, igerilekua, eta luze gabe pilotaleku berria) baliatzeko aukera
azpimarratu behar dugu.
Eskolak jangela eta haurtzaindegi zerbitzuak ematen ditu.
Ikastetxean Guraso Elkarte bat dago: “EZKABA”. Familiek parte hartze zuzena dute aipatu Elkartean.
Eskola Kontseiluan (Ikastetxeko organo gorena) familiek, Guraso Elkarteak, administrazio langileek, Udalak, irakasleek eta zuzendaritza taldeak dute ordezkaritza.
Helbidea: Udaletxeko plaza 2. P.k. 31013 Antsoain (NAFARROA)
Telefonoa: 948 14 82 48
E-Posta: cpansoai@educacion.navarra.es
Web orria: http://centros.educacion.navarra.es/ezkabaip