- Hasiera
- >
- Zerbitzuak
- >
- San Cristobal Haur Eskola
San Cristobal Haur Eskola
Zerrendak Educa Portalean kontsulta daitezke . Sartzeko, identifikazio-bide hauetako bat izatea beharrezkoa da:
- Educako erabiltzailea eta pasahitza.
- Ziurtagiri elektronikoa
- Cl@ve sistema. CL@VEko alta udaletxean bertan lor daiteke, 8: 30etik 14:00etara.
Las listas se pueden consultar en Educa Portal. Para acceder, es necesario disponer de uno de los siguientes medios de identificación:
- Usuario y contraseña de Educa
- Certificado electrónico
- Sistema Cl@ve . El alta en CL@VE se puede obtener en el ayuntamiento de forma presencial en horario de 8:30 a 14:00 horas.
MATRIKULA EGITEKO JARRAIBIDEAK
– Matrikula egiteko epea maiatzaren 18tik 22ra izango da, biak barne.
– Matrikula egiteko, Erregistro Elektronikoak/Eskabide Orokorrak eskatutako dokumentazio guztia aurkeztu beharko da Antsoaingo Udalaren egoitza elektronikoan, esteka honetan:
- https://sedeelectronica.ansoain.es /
- Matrikula egiteko ziurtagiri digitala edo CL@VE beharrezkoa da.
CL@VEko alta udaletxean bertan lor daiteke, 8: 30etik 14:00etara.
– Matrikula egiteko egoitza elektronikoan sartu aurretik, aurkeztu beharreko dokumentu guztiak prestatu.
– Norbaitek matrikula egiteko zailtasunak baditu, Haur Eskolarekin harremanetan jar daiteke 948 14 65 24 telefonora deituta, 8: 30etik 14:00etara.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
- Matrikula-agiria, bi gurasoek beteta eta sinatuta, guraso bakarreko familiak izan ezik.
- 70 €ordaindu izanaren frogagiria, kontzeptuan honako hau adierazita: haurraren izen-abizenak. La Caixa ES51 2100 5198 0422 0009 1055
- Familia-unitateko kide konputagarri guztien 2025. urteko Pertsona Fisikoen Errentaren Aitorpenaren fotokopia osoa. Ekainaren 25era arte aurkeztu ahal izango da dokumentu hori, erregistro elektronikoaren bidez, egoitza elektronikoaren bidez. Hori egiteko betebeharrik izan ezean, honako hauek aurkeztu beharko dira:
-
- Hori egiaztatzen duen dokumentazio ofiziala eta/edo beste errenta edo diru-sarrera batzuk jaso izana justifikatzen duen dokumentazioa.
- Azken buruan, 2025eko errenta edo diru-sarreren zinpeko aitorpena.
- Erakunde titularrak beste agiri batzuk eskatu ahal izango ditu 2025. urteko diru-sarrerak egiaztatzeko.
- SEPA inprimakia beteta. Kontu-zenbaki osoa eta kontuaren titularraren sinadura behar dira.
- Haurraren osasun-txartela.
- Hala badagokio, familia-unitateko kideen kopurua 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera izandako jaiotzengatik aldatu dela egiaztatzen duen dokumentazioa.
- Guraso bakarreko familiaren egiaztagiria, baldin eta aurrez izena emateko epean aurkeztu ez bada.
- BAIMEN-ORRIA, behar bezala beteta (bi gurasoen sinadurak, guraso bakarreko familiarenak izan ezik).
- Hala badagokio, haurra behar bezala arreta emateko beharrezko dokumentazioa (txosten medikoa, alergiei buruzkoa, hezkuntza-premia espezifikoei buruzkoa, banantzearen hitzarmenak, eta abar).
Diru-sarreren zinpeko aitorpena 2025
Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa
Bizikidetza-eskuliburua 2026-2027
OHAR GARRANTZITSUAK
- Matrikulak egin eta taldeak antolatu ondoren, Haur Eskolatik familia bakoitzari informazioa bidaliko zaio ekainean bilera bat egiteko.
- Matrikula adierazitako epean egiten ez bada, lortutako plaza galduko da, eta ordura arte haurra egon daitekeen itxaron-zerrendetatik eratorritako eskubideak bertan behera geratuko dira.
- Matrikula egiteak Haur Eskola arautzen duen araudia onartzea dakar (Bizikidetza Eskuliburua eta Haur Eskolako prezio publikoei buruzko Ordenantza).- Egungo haur-taldeek aldaketak jasan ahal izango dituzte, egiten diren matrikulen arabera.
- Aurreikusitako matrikula guztiak egiten ez badira eta Nafarroako Gobernuak unitateren bat sortzeko ezarritako gutxienekora iristen ez badira, Antsoaingo Udalak matrikulak baliogabetzeko eskubidea izango du.
- Ekainaren 5etik aurrera, onarpen-eskaera berriak onartu ahal izango dira, egoitza elektronikoan eskabide orokor bat eginez edo aurrez aurre udaletxean. Onarpen-epe arruntean sortutako itxaron-zerrenda amaitu ondoren hartuko dira kontuan eskabide berri horiek.
Argibide gehiago eta kontaktua
Hurrengo egunetan informazio gehiago baita inprimaki ereduak argitaratuko dira.
Zalantzak edo argibide gehiago izateko:
Tel: 948 14 65 24
San Cristobal Haur Eskola Antsoaingo Udalaren zerbitzu publikoa da. 1979an sortu zen, Haur Hezkuntzako Lehen Zikloa eskaintzen du eta 4 hilabetetik 3 urte bitarteko haurrak hartzen ditu.
Taldeak
Ikasturtearen hasieran, duten adinaren arabera taldekatzen dira ikasleak, eta bi hizkuntza-eredu eskaintzen zaizkie: euskara eta gaztelania.
- 4 eta16 hilabete bitarteko haurrak (gutxi gorabehera): gela 1 euskaraz eta gela 1 gazteleraz.
- 17 eta 31 hilabete bitarteko haurrak (gutxi gorabehera): gela 1 euskaraz eta gela 1 gazteleraz.
Ordutegia
08:00-16:00etara zabalik dago eskola, eta jardunaldi osoa eskaintzen da, jantoki zerbitzuarekin eta lo-kuluxkarekin.
Sarrera 08:00-09:30era da, eta irteera, berriz, 14:45-16:00etara. Sartzeko eta ateratzeko ordutegiak ikasturte hasieran zehazten dira, familia bakoitzarekin eta egunero, gehienez 7 ordu egon daitezke.
Bazkalosteko irteera adosteko aukera dago, lo-kuluxkarik gabe, betiere gelako haurren erritmoari eta Haur eskolako funtzionamenduari eragiten ez badio.
Egutegia
Ikasturte bakoitzerako, Haur eskolak proposatutako egutegia onartzen du Hezkuntza Sailak. Gutxi gorabehera, abuztuaren 16an hasi eta ekainaren 30ean bukatzen da ikasturtea.
Izen-emate epea
Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak finkatzen du epea urtero. Azken urteotan, martxoaren lehenengo hamabostaldian izan da. Informazio horren berri ematen da, Udalaren web orrian, iragarki-oholetan eta Haur Eskolan.
Epe horretatik kanpo ere eskabideak aurkez daitezke. Kasu horietan, eskaera berriak ez dira barematzen, baina, plaza baldin badago, matrikula zuzenean egiten da. Kontrako kasuan, eskabideak itxaron zerrendan geratzen dira eta izen-emate ordenaren arabera onartzen dira.
Baremoa
Eskaerak ondorengo irizpideen arabera baloratzen dira: familiaren lan-egoera, bizilekuaren edo lantokiaren eta Haur Eskolaren arteko hurbiltasun geografikoa, seme-alaben kopurua, per capita errenta, seme edo alaba bat baino gehiagoren eskaera egitea eta kasua bada, familia-egoera bereziak (familia ugaria…).
Tarifak
Tarifak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ezartzen ditu ikasturte bakoitzerako, eta 10 kuota-tarte daude, familiaren errenta-mailaren arabera.
Hezkuntza taldea
Taldea 14 emakumerekin osatuta dago: 10 hezitzaile, sukaldari 1, sukalde garbiketako laguntzaile 1, garbitzaile 1 eta zuzendari 1.
Helburuak
- Hezkuntza-ingurune segurua, kalitatezkoa eta ongizatea eskaintzea, haur guztiek beren gaitasun guztiak garatzeko aukera izan dezaten: kognitiboak, motrizitatearen arlokoak, emozionalak eta sozialak.
- Haurrak, familiak eta langileak elkartzeko toki bat eskaintzea, harrera egiteko, hitz egiteko, entzuteko, errespetatzeko eta zaintzeko gune bat daukatela senti dezaten.
- Haurren eskubideak eta haurtzaroaren kultura defendatzea.
Lana nola egiten dugu?
- Haur bakoitzaren ezaugarriak, garapen momentua eta interesak errespetatuz.
- Mugimendu librea eta haurren garapen autonomoa bultzatuz.
- Haur bakoitzarekin fisikoki eta emozionalki egonez, zaintza momentu guztietan.
- 0 eta 3 urte bitarteko haurren ezaugarri ebolutiboetara, beharretara eta interesetara egokitutako tokiak, materialak eta proposamenak eskainiz.
- Familiei arretarako eta entzuteko lekua nahiz denbora eskainiz.
- Seme-alaben hezkuntza prozesuan, laguntza profesionala eskainiz familiei.
- Lan taldean hausnartuz eta etengabeko prestakuntza eginez.
Helbidea: Mendikale 16. 31013 Antsoain
Telefonoa: 948 14 65 24
Posta elektronikoa: einfantil@ansoain.es








