EUSKARAZKO HEZKUNTZA-LERROA SAN CRISTOBAL HAUR ESKOLAN
Antsoaingo haur eskolak euskarazko lerroa eskaintzen dizue familiei. Mundua ezagutzen hastearekin batera, euskarazko lerroan zuen semeak edo alabak hizkuntza bizipen ugari izanen ditu, eta, etorkizuneko ikasketen oinarria ere sendotuko du.
Haur Eskolan hizkuntzak modu integralean lantzen dira, haurraren ikas erritmoa kontuan hartuta. Eskolan haurrari transmititu diozuen euskara finkatuko du eta adinkideekin gozatuko du kanten eta jolasen bidez.
Zuen seme edo alaba Haur Eskolan eskolatzea erabakitzen baduzue, laster hasiko den bide berriak zuek poztasunez betetzea espero dugu.
Euskarazko eskolatzeari buruzko zalantzaren bat baldin baduzue, Antsoaingo Udaleko Euskara Zerbitzura jo dezakezue (tel. 948 382241).