
Andereño
2025eko urriak 5 | 18:00
Antsoaingo antzokia

- Zenbatekoa: 4 €
Txotxongiloak antzerkia – Sendaberri
Taldea: Anita Maravillas & Portal 71
Andereñoa ausarta, trebea eta atsegina da. Haurren gaitasunetan sinesten du, guztien gaitasunetan. Andereñoak eta haren ikasleek eskola eder bat eraiki dute elkarrekin, basoan, abere guztientzako lekua duen eskola bat.
Gure andereñoak gehien maite duen hitza askatasuna da, eta, beraz, bere ikasleak askatasunez haztea nahi du. Zoritxarrez, helduek gerra bat hasiko dute, eta horrek amestutako eskola, maitasunetik eta elkar zaintzetik eraikitako eskola, atzean uztera behartuko ditu gure protagonistak.