Industrialdea
Udalerrian honako industri jarduera hauek aurki ditzakegu:
- Metalak eraldatzeko industriak, eta doitasuneko mekanikakoak
- Beste manufaktura-industria batzuk (beira, zura, larrua, likoreak…)
- Banaketarako biltegiak
- Zerbitzu- eta konponketa-enpresak
Antsoaingo industrialdeak 257.000 metro koadroko azalera du, 26 hektarea gutxi gorabehera. Udalaren Hirigintza Planean jasotako definizioaren arabera, bi industri unitatek osatzen dute: UI unitateak, eta ST unitateak.
Iparrean muga egiten du Iruñeko Ipar Ingurabidearekin, zeinak eskualde osorako komunikazio ezin hobea ematen baitio, eta Irun/Frantziako errepidearekin ere mugan dago, Ezkaba tunelen bitartez.
Hegoan, berriz, Iruñearekin eta Burgiko Aita Tomas zeharkalearekin egiten du muga. Bertan, elkarren ondoan daude enpresak eta bizitegi-eremua.
Ekialdean eta mendebaldean Antsoaingo errepidea eta Artikako errepidea ditu mugakide, hurrenez hurren, eta Berriobeiti ere bai.
Industrialdearen diseinuan, erdiguneko kale handi batek herriaren eta mendiaren arteko lotura egiten du, eta ingurubidearen beste aldean dagoen Antsoain zaharra agerian uzten du. Berriozar eta Berriobeiti kaleetan hirugarren sektoreko (bulegoak) eraikinak daude.
Industrialde horrez gain, bizpahiru hipermerkatu daude.