- Hasiera
- >
- Zerbitzuak
- >
- Hezkuntza eta prestakuntza
Hezkuntza eta prestakuntza
Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea da, eta Antsoaingo, Artikako eta Iruñeko ikasleak hartzen ditu. Gure ikastetxeak D eredukoa da (irakaskuntza eleanitza euskaratik abiatuta), eta Haur Hezkuntzako bigarren zikloa eta Lehen Hezkuntza hartzen ditu, hau da, 3 urtetik 12ra bitarteko neska-mutikoak. Etapa horiek akituta, Bigarren Hezkuntzako Iñaki Otxoa de Olza Institutura joaten dira.
Irakaskuntza postu ia guztiak behin betikoz beteta daude. Gainera, behin betiko irakasleak daude hainbat espezializazio arlotan: musikan, ingelesean (4 urtetik aitzin), gorputz hezkuntzan, pedagogia terapeutikoan eta logopedian. Horiez gain, bi orientatzaile daude.
Horrek guztiak lan proiektuei iraunkortasunez eta koherentziaz heltzeko aukera ematen digu.
Ikastetxea UNESCOra elkartuta dago 1991az geroztik. Horrek esan nahi du, batetik, gure kulturaren berezkotasunei balioa ematea, eta berezkotasun horiek ezagutzera ematea, eta beste erkidegoen eta munduko beste herrialdeen errealitateetara, kulturetara eta egoeretara zabaltzea; eta, bestetik, beste ikastetxeekin koordinazioa eta esperientzia trukaketa lantzea.
Azpimarratzekoa da, halaber, batetik, Eskola Baratzea, non ikasturte bakoitzeko ikasleek proposatzen zaizkien haziak erein edo landareak landatzen baitituzte. Ikasleek horien jarraipena egiten dute, eta prozesu osoan parte hartzen dute: erein, landatu, ureztatu…
Bestetik, eskola orduetan antolatzen diren jardueretan udal instalazioak (kiroldegia, igerilekua, eta luze gabe pilotaleku berria) baliatzeko aukera azpimarratu behar dugu.
Eskolak jangela eta haurtzaindegi zerbitzuak ematen ditu.
Ikastetxean Guraso Elkarte bat dago: “EZKABA”. Familiek parte hartze zuzena dute aipatu Elkartean.
Eskola Kontseiluan (Ikastetxeko organo gorena) familiek, Guraso Elkarteak, administrazio langileek, Udalak, irakasleek eta zuzendaritza taldeak dute ordezkaritza.
Helbidea: Udaletxeko plaza 2. P.k. 31013 Antsoain (NAFARROA)
Telefonoa: 948 14 82 48
E-Posta: cpansoai@educacion.navarra.es
Web orria: http://centros.educacion.navarra.es/ezkabaip
JENDEARI ARRETA EMATEKO ORDUTEGIA:
– Abuztuaren 16ra arte: escuelamusica@ansoain.es
– Goizez: astelehenetik ostegunera, 9: 00etatik 13:00etara.
– Arratsaldez: asteazkenetan, 16:00etatik 19:00etara.
– Abuztuaren 26tik aurrera:
– Goizez: asteazkenetan, 9: 30etik 12:30era.
– Arratsaldez: astelehenetik ostegunera, 16:00etatik 20:00etara.
Mendikale kalea, 6, 31013 Antsoain, Nafarroa.
Zatoz musika mugimenduan jartzera 3 urtetik aurrera eta adin mugarik gabe!
Entzunaldiak eta kontzertuak: Youtuben
Jarraitu gure gaurkotasuna Facebooken: hemen
HARREMANETARAKO:
Telefonoa: 948382609
Emaila: escuelamusica@ansoain.es
San Cristobal Haur Eskola Antsoaingo Udalaren zerbitzu publikoa da. 1979an sortu zen, Haur Hezkuntzako Lehen Zikloa eskaintzen du eta 4 hilabetetik 3 urte bitarteko haurrak hartzen ditu.
Taldeak
Ikasturtearen hasieran, duten adinaren arabera taldekatzen dira ikasleak, eta bi hizkuntza-eredu eskaintzen zaizkie: euskara eta gaztelania.
- 4 eta16 hilabete bitarteko haurrak (gutxi gorabehera): gela 1 euskaraz eta gela 1 gazteleraz.
- 17 eta 31 hilabete bitarteko haurrak (gutxi gorabehera): gela 1 euskaraz eta gela 1 gazteleraz.
Ordutegia
08:00-16:00etara zabalik dago eskola, eta jardunaldi osoa eskaintzen da, jantoki zerbitzuarekin eta lo-kuluxkarekin.
Sarrera 08:00-09:30era da, eta irteera, berriz, 14:45-16:00etara. Sartzeko eta ateratzeko ordutegiak ikasturte hasieran zehazten dira, familia bakoitzarekin eta egunero, gehienez 7 ordu egon daitezke.
Bazkalosteko irteera adosteko aukera dago, lo-kuluxkarik gabe, betiere gelako haurren erritmoari eta Haur eskolako funtzionamenduari eragiten ez badio.
Egutegia
Ikasturte bakoitzerako, Haur eskolak proposatutako egutegia onartzen du Hezkuntza Sailak. Gutxi gorabehera, abuztuaren 16an hasi eta ekainaren 30ean bukatzen da ikasturtea.
Izen-emate epea
Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak finkatzen du epea urtero. Azken urteotan, martxoaren lehenengo hamabostaldian izan da. Informazio horren berri ematen da, Udalaren web orrian, iragarki-oholetan eta Haur Eskolan.
Epe horretatik kanpo ere eskabideak aurkez daitezke. Kasu horietan, eskaera berriak ez dira barematzen, baina, plaza baldin badago, matrikula zuzenean egiten da. Kontrako kasuan, eskabideak itxaron zerrendan geratzen dira eta izen-emate ordenaren arabera onartzen dira.
Baremoa
Eskaerak ondorengo irizpideen arabera baloratzen dira: familiaren lan-egoera, bizilekuaren edo lantokiaren eta Haur Eskolaren arteko hurbiltasun geografikoa, seme-alaben kopurua, per capita errenta, seme edo alaba bat baino gehiagoren eskaera egitea eta kasua bada, familia-egoera bereziak (familia ugaria…).
Tarifak
Tarifak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ezartzen ditu ikasturte bakoitzerako, eta 10 kuota-tarte daude, familiaren errenta-mailaren arabera.
Hezkuntza taldea
Taldea 14 emakumerekin osatuta dago: 10 hezitzaile, sukaldari 1, sukalde garbiketako laguntzaile 1, garbitzaile 1 eta zuzendari 1.
Helburuak
- Hezkuntza-ingurune segurua, kalitatezkoa eta ongizatea eskaintzea, haur guztiek beren gaitasun guztiak garatzeko aukera izan dezaten: kognitiboak, motrizitatearen arlokoak, emozionalak eta sozialak.
- Haurrak, familiak eta langileak elkartzeko toki bat eskaintzea, harrera egiteko, hitz egiteko, entzuteko, errespetatzeko eta zaintzeko gune bat daukatela senti dezaten.
- Haurren eskubideak eta haurtzaroaren kultura defendatzea.
Lana nola egiten dugu?
- Haur bakoitzaren ezaugarriak, garapen momentua eta interesak errespetatuz.
- Mugimendu librea eta haurren garapen autonomoa bultzatuz.
- Haur bakoitzarekin fisikoki eta emozionalki egonez, zaintza momentu guztietan.
- 0 eta 3 urte bitarteko haurren ezaugarri ebolutiboetara, beharretara eta interesetara egokitutako tokiak, materialak eta proposamenak eskainiz.
- Familiei arretarako eta entzuteko lekua nahiz denbora eskainiz.
- Seme-alaben hezkuntza prozesuan, laguntza profesionala eskainiz familiei.
- Lan taldean hausnartuz eta etengabeko prestakuntza eginez.
Helbidea: Mendikale 16. 31013 Antsoain
Telefonoa: 948 14 65 24
Posta elektronikoa: einfantil@ansoain.es