Harrobi Gaztelekua
Harrobi – Antsoaingo Gazte gunean, Prebentzio Komunitarioko Zerbitzu (PKZ) bat eskaintzen da, haurren eta gazteen prebentzioa eta babesa bermatzeko, aisialdirako bide parte-hartzailearen bidez. Horretarako lau programa nagusi gauzatzen dira:
Gizarte eta Hezkuntza bidezko laguntza:
Gizarte eta Hezkuntza bidezko laguntzaren proposamen nagusia haur eta gazteei etengabeko arreta eskaintzean datza, haien heziketa pertsonala erraztuz, elkarteko jarduera sozial eta hezkuntzakoetan parte hartzera bultzatuz eta, gazteekin eta haien familiekin batera, inguruko giroetan aritzeko estrategiak garatuz eta ezarriz.
Programa honen bidez garatzen diren jarduerak honako hauek dira:
- Ondoan egon:
- Elkargela: Eskola-laguntza jarduera ikastetxeekin koordinatua lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleekin.
- Banakako laguntza: adin txikikoei haien bizi-proiektuetan laguntzeko programa, harreman hurbil eta enpatiko baten bidez, Harrobiko talde teknikoak eskaintzen duen erreferentzia baliatuz.
- Sexu-aholkularitza: gazteei sexu hezitze-prozesuetan laguntza emateko programa bat, ikuspegi sexologiko batez planteatuta, konfiantzan, konfidentzialtasunean eta profesionaltasunean oinarrituta. Lotura: asesoriasexologicaharrobi@gmail.com
- Iñaki Otxoa de Olza Institutuko tailerrak: tailerrak egiten dira genero-desberdintasun eta indarkeria ugariak ezagutzeko, bistaratzeko eta lantzeko, zeharkako ikuspegi batez.
- Tailerrak Harrobin: tailer ugari antolatzen dira urtean zehar, askotariko gaiak lantzeko.
Partaidetza sozio-komunitarioa
Programa honen bidez, Antsoaingo haurren eta gazteen parte-hartzea bultzatzen da. Ideia nagusia da haiek toki propio bat eraiki dezatela, eta toki horrek funtzio sozial eta hezitzailea bete dezala, parte-hartzaile guztiak elkartean inplikatuz. Jarduerak gazte guztiei irekiak daude (12 eta 30 urte bitartekoei), eta herriaren errealitate soziodemografikora egokitzen dira.
Lan egiteko modua zera da: boluntarioak sortzea, eta asoziazionismoa eta sareen eraikuntza sustatzea, elkarte-egitura egonkor bat sortzeko eta elkarren arteko laguntza indartzeko.
Programa honetan honako jarduera hauek garatzen dira:
- Gurpil soziokomunitarioa:
- Haurtoki: lehen hezkuntzako 4. eta 5. maila, martxoa – ekaina.
- Gaztetxiki: lehen hezkuntzako 6. maila eta DBHko lehena, urria – ekaina.
- Gaztehandi: DBHko 2. eta 3. maila, urria – ekaina.
- Gazteskola: DBHko 4. maila, urria – ekaina.
- Asteburuko astialdia:
- Ostiral komunitarioak / viernes comunitarios.
- Gure kaleak / sábados comunitarios.
- Komunitatearen kohesioa:
- Gure gurasoak: gune berezi bat parte hartzen duten gazteen familiek jardueretan eta elkartearen ekimenetan lagundu, ekarpenak egin eta parte hartu ahal izan dezaten; noizean behin edo tarte luzez.
- Ekitaldi komunitarioak: Herriko egun berezietan parte hartzea, besteak beste, festetan, Olentzero eta Maridomingi egunean, Errege Magoak, Halloween, Korrika, Inauteriak, eta abar.
- Harrobi eguna
- Laguntza herriko taldeei: proiektu honek herriko parte-hartze sozio-komunitarioa bultzatzeko motorra izan nahi du, apustu egiten du elkarlanaren eta sare-lanaren alde.
- Esperientziak:
- Txangoak
- Kanpaldiak
- Loraldiak: formazio asteburuak
- Noiz edo noizko parte-hartzea (tailerrak eta noiz edo noiz egiteko jarduerak)
- Kontzientzia:
- Gizonezkoen taldea
- Emakumezkoen taldea
- Hiztunen txokoa: euskara ikasteko, hizkuntza hobetzeko edo mintzamena praktikatzeko asmoz, noiz edo noiz biltzen diren lagunen taldea
- Oilategia: lehen hezkuntzako 6. mailatik aurrera. Urria – ekaina.
- Bibliotruke
- Harrobiko liburutegia
- Harrobi ingurune segurua:
Antsoaingo haur eta gazteentzako erreferentzia-gune abegitsu eta parte-hartzailea, non espazioan bertan harrera eta onarpena izanen baitute. Erran nahi baita, gunea bere muga fisikoetatik haratago ailega dadila lortzea, emeki-emeki elkartearen kidetza eraikitzeko.
Programa horretan jarduera hauek garatuko dira:
- Kudeaketa:
- Gelen erabilera ahalbidetzea:
- Noiz edo noiz: noizbehinkako jarduera bat egiteko.
- Iraupen luzea: ibilbide luzeko jarduerak egiteko. Erreserbak abuztuan eginen dira (abendura arte) eta urtarrilean (ekainera arte).
- Materialen erabilera ahalbidetzea:
- Kirol materiala: baloiak, ateak, sareak, ping-pong palak.
- Elkarte-baliabideak uzteko prestasuna.
- Publikoari harrera: bulego gunea gai formalentzat (gelak erreserbatzeko, izen-emateak, Gazteentzako Informazio Gunea…) eta informalentzat (zalantzak argitzeko, hitzaldi lasaiak, adiskidetasun pedagogiko gunea…).
- Gelen erabilera ahalbidetzea:
- Gazteentzako Informazio Gunea.
- Elkarteko kide izatea:
- Jolastoki: aisialdi askerako eta aisialdi dinamizaturako gunea. Lehen Hezkuntzako seigarren mailatik aurrera.
- Harrobiko karneta: familiei informatzeko eta haiekin kontaktu izateko tresna.
- Ate irekien jardunaldia: proiektua sakon ezagutzeko eta ekarpenak egin edota bertara biltzeko jardunaldia.
Helduz: emantzipazioan aurrera egiteko burujabetze-prozesuak
Antsoaingo gazteen artean heldutasun-bideak eta norberaren burujabetza-prozesuak lantzeko programa; bertan prozesu praktiko eta errealak landuko dira gazteek eta nerabeek heldutasunerako lehen bizi-urratsak senti ditzaten, modu seguru eta lagunduaz.
Programa honetan garatuko diren jarduerak honako hauek dira:
- Antolakuntza:
- Batzarra
- Formazio eta enplegu tailerra
- Topaketak ikasleekin
- Proposamenak:
- Joan eta etorri
- Drogen kontsumo tailerra
- Gurasoen etxea uzteko sukaldaritza
- Lan-eskubide tailerra
ORDUTEGIA:
NEGUKOA:
- Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara / 16:30etik 20:30era
UDAKOA:
- Astelehen eta ostiraletan 7:00etatik 15:00etara
- Astearte, asteazken eta ostegunetan 8:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 21:00etara
ITXITA:
- Urtarrilaren 1a, 5a arratsaldez eta 6a.
- Aste Santuko osteguna, ostirala eta astelehena.
- Maiatzaren 1a
- Abuztuaren 15a.
- Antsoaingo festetako ostegun arratsaldea eta ostirala.
- Urriaren 12a.
- Azaroaren 1a.
- Abenduaren 3a, 6a, 8a, 24a, 25a eta 31a.
- Uztaila osoa.
Informazio gehiagorako:
Helbidea: Ezkaba kalea, 4, P.K. 31013 – Antsoain (Nafarroa)
Telefonoak: 948 142352 / 690662859
e-mail: casajuventud@ansoain.es
(*) Ordenantzak berak zehazten du zein den Antsoaingo Harrobi – Gazte Gunean libre sartzeko adina, 12 urtetik aurrera. Jarduera zehatz batera sartzeko adina, ekimena zuzenduta dagoen adin taldearena izanen da.