EUSKARALDIA.

Euskera eus

 

 

Zer da?

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, 11 egunez, euskaraz hitz egiteko eta entzuteko ekimen bat. Ekimen hau herritarrek zuzendu eta garatuko dute, instituzioen eta entitate publikoen babesarekin. Oro har, esan daiteke euskara dakitenen eta ulertzen dutenen arteko erabilera ohiturak hobetu nahi dituela.

 

 

Zer lortu nahi dugu?

  • Euskaraz ulertzen dutenen eta egiten dutenen arteko ariketa egitea.
  • Hizkuntza ohiturak aldatzea norberaren hautua da, baina bidea taldean eta batera eginez gero, erosoagoa gertatzen da eta lagundu egiten du.
  • Euskara erabiltzeko testuinguru eta egoera berriak, abegikorragoak eta babestuagoak sortzea.
  • Etab.

Non eginen dugu?

Herri askotan, denok batera. Bakoitzak bere inguruan eta bere ohiko harreman sareetan egitea proposatzen dugu: familian, lagunartean, lanean, eskolan, dendetan…

Horretarako, herriz herri antolatuko dugu, baita enpresa, ikasketa zentro eta era guztietako elkarte zein entitateka ere. Nahi duzun lekuan izena eman, eta ondoren, zure ingurukoekin parte hartu proposatzen dizugun ariketa honetan.

 

Nork har dezake parte?

Euskaraz ulertzen dugun 16 urtetik gorako herritarrek eman dezakegu izena. Bi irizpide horiek betez gero, norberak erabakiko du zein roletan izena eman.

Ahobizi izateko, “euskaraz hitz eginen dut uletzen dutenekin, erantzuna gaztelaniaz jasotzen badut ere; eta ezagutzen ez ditudan pertsonei hitz egiterakoan, lehen hitza euskaraz esanen dut beti”.

Belarriprest: “euskaraz egidazu, ulertzen dut eta. Nik euskaraz edo gaztelaniaz erantzun, zuk niri euskaraz egitea nahi dut”.

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Ahobizi edo Belarriprest ikurra soinean eraman, eta hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa eginen dugu!

Nola eman dezaket izena eta nola lortuko dut txapa?

Antsoainen horretarako jarri diren egunetan eman dezakezu izena (urriaren 16an eta 18an plazan, 16:30-18:30era; 19an Bikupen 18:00-20:00etara), edo edozein unetan helbide honetan: https://izenematea.euskaraldia.eus/

Nork antolatzen du?

Udalerri bakoitzeko herritarrek antolatu beharko dute, eta, toki entitateen kasuan, ekimena dinamizatzeko diru-ekarpena eginen lukete (kanpoko dinamizatzaile bat), bai eta egoki irizten diren jardueretarako ere.

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba