Kokapena

“Alfontso XII.a” gotorleku militarra dagoen Ezkaba mendipean dago kokatuta. Udalerria garai bateko izen bereko Zendeako hego-ekialdeko muturreraino zabaltzen da. Iruñetik 4 km-ra dago.

Antsoainek, hiriburuaren alboan, bi eremu berezitu ditu: iparraldekoa, garaiagoa; Ezkaba mendiaren hegia hartzen du. Eta hegoaldekoa, lauagoa; Arga ibaiaren inguruetaraino heltzen da, Iruñeko Kaputxinoetan. Antsoainek Ezkabarte ibarra du mugakide iparrean, Atarrabia ekialdean, Iruña hegoan, eta Artika mendebaldean.

Udalbarrutia bi erreka aski garrantzitsuk zeharkatzen dute (Ballariain, esaterako). Erreka horrek Arga ibaira isurtzen du bere ura.