UDAKO KANPALEKUAK. 2018.

Nafarroako toki entitateetako euskara zerbitzuek euskararen erabilera sustatzen dute eskolaz kanpoko jardueretan.  Hainbat jardueren bidez egiten dute, besteak beste D ereduko haurrentzako udako kanpaldien bitartez. Euskararen erabilera lagunen artean indartu nahi dute.

D ereduko ikasleentzat egokiak diren kanpaleku zerrenda bat eratu dute udal euskara zerbitzuek. Haurren arduradunek aukeratu beharko dute udalekua, matrikula han egin, eta antolaketari dagozkion gaiak kanpaleku horren arduradunekin moldatu beharko dituzte.

Gero, haurrek kanpalekuetan parte hartu ondoren, Antsoaingo Udalak matrikularen zati bat diruz lagunduko du. Diru-laguntza* eskatzeko epea iraila izanen da.

*Udaleku horiek 5 egunekoak izan behar dute gutxienez. Aukeratzen duzuen udalekuaren esku-orria eta matrikularen bankuko ordainagiria gordetzea gomendatzen da; diru-laguntza eskaera egiterakoan, derrigor aurkeztu beharko dira (beste zenbait dokumenturekin batera).

Poster LH eskaintza osoa              Poster DBH eskaintza osoa

LH_EXT_POSTER

Poster DBH

 UDAKO EUSKARAZKO KANPALDIETARA JOATEKO DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIA. (Hemen klikatu)