Antsoaingo elkarteen eta erakundeen proposamenak aurkezteko epea amaitu delarik, irailaren 1etik 7ra herri bozketa eginen da hilaren 18an, Antsoaingo jaiak iragartzeko txupinazoa nork botako duen aukeratzeko. Bozketan parte hartu dezakete Antsoainen erroldatutako 16 urtetik gorako herritarrek.
Bozketa udalaren web gunean (www.ansoain.es) edo 012 herritarren arretarako telefonoaren bitartez egin daiteke (astelehenetik ostiralera)
Aurkeztutako proposamenak honako hauek dira:
- EL CHARCO PEÑA
El Charco Peñak 50 urte beteko ditu aurten Antsoaingo herriaren aldeko etengabeko lanean. Denbora horretan zehar, funtsezko zutabe bat izan da herriko kultura, jai eta kirol bizitzan, inklusioa sustatu du eta lana partekatu du herriko elkarteekin, modu aktibo batez.
Dantza taldeak bultzatu dituzte, Gazte Berriak patronatuarekin elkarlanean ibili dira, Antsoaingo jaietan lagundu dute eta sanferminen espiritua ekarri dute gure kaleetara, alaitasun hori komunitate osoari hurbilduz.
Proposamenaren egileak: Antsoaingo Konpartsa txikiaren, Club Polideportivo Ansoáin eta Asociación de jubilados, jubiladas y pensionistas Ezkaba
- AGUSTÍN VILLARROYA OCHOA “TINO”
Tino datorren urtean jubilatuko da, eta bere litxarreria denda ezaguna utziko du, 1999an ireki zuena. Chucherías Tinoren azken jaiak izanen dira, beraz. Denda txiki horrek hainbat belaunaldien haurtzaroa eztitu du eta, horretaz gain, herriko topagune, alaitasun eta hurbiltasun toki, bihurtu da. Tinok erakutsi dituen dedikazioak eta pazientziak ezin ahantzizko arrastoa utzi dute Antsoainen.
Proposamenaren egilea: Antsoaingo Talde Gorria
- MARISOL COMPAINS
Marisol Compains Eguzki Eder dantza taldearen sortzailea izan zen 1981ean, eta 90eko hamarkadaren amaiera arte zuzendu zuen.
Marisolen ibilbidea funtsezkoa izan da gure tradizioak zaintzeko eta zabaltzeko. Haren lan nekaezinari esker, belaunaldi askok gure herri kultura ezagutu, bizi eta maitatu dute. Folklorearekin duen konpromisoa funtsezkoa izan da gure nortasun kolektiboa bizirik mantentzeko.
Proposamenaren egilea: Antsoaingo Ardi Xuri dantzazaleak