Antsoaingo Mendi Astea 2026, maila handiko programarekin
Urtarrilaren 19tik 23ra bitartean, Antsoaingo Antzokia 2026ko Antsoaingo Mendi Astearen egoitza izanen da. Herriarentzat dagoeneko erreferente bihurtu den hitzordu horrek alpi...
Antsoaingo Udalak herriko hiru establezimenduen lana, ibilbidea eta ekintzailetza aintzatetsi ditu Antsoaingo merkataritzaren erakusle gisa
Segura fruta- denda, Antxe taberna eta Ukimen fisioterapia izan dira Antsoaingo saltokiei egindako lehen omenaldian saritutako 3 establezimenduak.
Batzuk pertsiana igotzen bizitza erdia eramateagatik, beste batzuk krisi ekonomikoaren erdian ekiteagatik… Omendutako establezimenduek plaka bat eta lore- sorta bat jaso zuten, tokiko ekonomiaren benetako bultzatzaileak izateagatik eskerrak emateko.
Ukimen Fisioterapiako Laura Jorgek 2011n ireki zuenean harrera “brutala” izan zuela esan digu. Antsoainen bere negozioa ireki zuenean herrian ez zegoen beste fisioterapia zentrorik, “inoiz ez zait lanik falta izan herriko jendeari esker eta ia publizitaterik egin beharrik gabe” dio Laurak. Hasieratik bere negozioa garatuz joan da eta neuro garapenean eta neuro ikaskuntza arazoetan espezializatu da, ikastaroak ematen ditu eta plantilla handitu behar izan du. Harro dago bere establezimenduaren kokapenari dagokionez egindako hautaketaz, Antsoaingo bizilaguna bihurtu baita azkenean.
Fran, 36 urte daramatza Antxe tabernako pertsiana igotzen, bezero finkoiekin, baina baita belaunaldi berriekin ere, txanda hartzen hasi direnak “orain, adibidez, nire semea hasi da etortzen bere lagunekin eta beste gazte talde batzuk ere”. Bere bazkidearekin batera, ez zuten inoiz zalantzan jarri taberna non ireki, Fran Antsoaingo bizilaguna izan baita jaio zenetik. “Asko gustatzen zait hemen lan egitea, antsoaintarrek pertenentzia- sentimendu handia dute; herrian bizi eta kontsumitzen dute. Ireki genuenetik garai hobeak eta okerragoak egon dira, negozio guztietan bezala, eta beti egoera ekonomiko orokorraren arabera, baino inoiz ez zaigu lanik falta izan”.
Merkatarien alaba da Asun, Fruteria Segurako jabea, eta honek ere ez zuen zalantzarik izan bere gurasoen ondarearekin jarraitzeko kokalekuari dagokionez; izan ere, Conservas Seguraren jabeak ziren Orvinan, eta, azkenean, fruta eta barazkiekin geratu ziren, bakailak eta gainerako kontserbak hainbeste kontsumitzeari utzi ziotenean. “Gurasoek Orvinako fruta denda zuten, eta beste bat ireki zuten Errotxapean, nik hemen ireki behar nuen, nire herrian”. Antsoaingo bizilaguna jaiotzez, bere frutategia irekitzea erabaki zuen 88ko urtarrilan, antzinako esnetegi baten establezimenduan. Gaur egun, bezero finkoak ditu, betikoak, baina baita gazteak ere “txikitatik tokiko merkataritzan erosteak, hemengo kalitatezko produktuak erosteak eta jaten dutena zaintzeak duen garrantzia txikitatik etxean ikusi dutenak dira” Asunen hitzetan.
Hiru merkatari hauen omenaldia atzo, ekainak 26, ospatu zen Antsoaingo Udalaren Osoko Bilkuren aretoan, merkataritzan aritzen diren pertsonei esker ona adierazteko eta tokiko ekonomiak eta gizartean duten funtsezko eginkizuna azpimarratzeko. Omenaldi horren bidez, merkatarien ahalegina, dedikazioa eta espiritu ekintzailea aitortu nahi izan zen, komunitatearen hazkundeari eta garapenari egindako ekarpena aitortuz. Antsoainek merkataritza -sare osoaren lana eta herrian duen garrantzia aitortu nahi izan zuen, eta saritutako saltokien ibilbidea nabarmendu. Azken batean, 3 merkatari horien ahalegina eta dedikazioa aitortzeko ekitaldia izan zen, egunero bere pertsianak irekitzen baitituzte herri bat eraikitzeko.
Urtarrilaren 19tik 23ra bitartean, Antsoaingo Antzokia 2026ko Antsoaingo Mendi Astearen egoitza izanen da. Herriarentzat dagoeneko erreferente bihurtu den hitzordu horrek alpi...
Antsoaingo Udalak ireki du hobari hori eskatzeko epea, 2026ko otsailaren 16an amaituko dena. Hobariaz baliatu ahal izateko, eskatzaileek honako baldintza hauek bete behar d...
Abenduak 11n, Antsoaingo udalak lan-bilera bat izan zuen udalerriko industrialdeko enpresekin, eremuaren egungo egoera elkarrekin aztertzeko eta azken urteetan antzemandak...