
Botxategi estali berria Harrobin
Udala botxategi estali bat eraiki du Harrobiko sotoan, 2021eko udal aurrekontu parte-hartzaileetan garaile ateratako proposamena gauzatzeko. Proiektua Gotzon Olar...
Trafiko Ordenantzan ezarritakoarekin bat etorriz, laster Aparkaldi Mugatuko Eremuko (AME) TXARTELEN urteko berritzea bideratuko dugu.
Udal ordenantzek eskatzen dituzten baldintzak betetzen jarraitzen duten pertsonei ofizioz berrituko zaie txartela, eta baldintzaren bat bete ez eta zuzendu ez dutenei baja emanen zaie (jakinarazpenak igorri dira etxeetara).
Helbideratutako ordainagiriak urriaren 15etik aurrera (25 €) igorriko dira emandako kontuetara.
Helbideratuta ez dauden ordainagiriak urriaren 14a baino lehen ordaindu beharko dira kontu zenbaki honetan: Rural Kutxa ES64 3008 0089 6946 7771 0925, autoaren matrikula zenbakia, NANa eta ibilgailuaren titularra adieraziz.
Egungo txartela indarrean egonen da 2025eko azarora arte, ez da beste berri bat igorriko data hori ailegatu arte.
Zalantzak argitzeko udal bulegoetara jo daiteke (udaletxe plaza 1), astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara, edo 948 132222 telefonora deitu.
Udala botxategi estali bat eraiki du Harrobiko sotoan, 2021eko udal aurrekontu parte-hartzaileetan garaile ateratako proposamena gauzatzeko. Proiektua Gotzon Olar...
Antsoaingo Udalak, Euskara Zerbitzuaren bidez, Euskararen Udaberria ospatzeko programazio berezia prestatu du. Aurten ekimena Euskaraldiarekin batera gauzatuko da, euskararen ...
65 urtetik gorakoei eta desgaitasuna duten pertsonei zuzenduta dago, eta xede du elikadura osasungarria bermatzea, pertsonen autonomia sustatzea eta mendekotasun-egoerak e...