2026ko martxoak 12

KomikiBoom: komikiaren, fanzinearen eta kultura grafikoaren astea

Foto noticia

Antsoainen eginen da martxoaren 20tik 28ra KomikiBoom jaialdiaren zazpigarren edizioa. Jaialdiak berriro ere komikiaren, fanzinearen eta autoedizioaren munduko sortzaileak eta kolektiboak bilduko ditu, aurkezpenak, tailerrak, zinema-emanaldiak, egileekin topaketak eta jarduera gastronomikoak uztartzen dituen egitarauarekin, herriko hainbat gunetan.

Aurtengo kartela María Martínez Nicolás “Galleta Maria” artista valentziarrak egin du.

Egitaraua martxoaren 20an, ostirala, hasiko da Carlos Azagra eta Encarna Revuelta egileen “Historia del Punk”komikiaren aurkezpenarekin. Lanak punk mugimenduaren historia kontatzen du Pedro Pico eta Pico Vena pertsonaia ezagunen bidez.

Martxoaren 21ean, larunbata, Taller J. Resano tailerrean egingo da “Crea tu propia tira cómica paso a paso”izeneko tailerra. Egun berean ospatuko da Vermú Komiki ere; bertan, Javier Murillo “Matxas” ilustratzaile naturalistaren ibilbidea errepasatuko da eta Komikiaren Kondaira Saria emango da, komikiaren munduan ibilbide nabarmena egin duten sortzaileak aitortzeko.

Ondoren, hainbat argitalpen eta fanzineren aurkezpenak egingo dira:

  • Martxoak 23, astelehenaEraiki kolektiboaren (Elkarkide fundazioa) “El Crisol” fanzinearen aurkezpena, Antsoaingo Liburutegian.
  • Martxoak 25, asteazkenaPello Varelarekin “MO, Memorias de una vaca” komikiaren aurkezpena, TxokoGorrin.
  • Martxoak 26, osteguna – Gaztetxeko “Korrika eta Komiki” jarduera eta SETEMek antolatutako eta Belatzek emandako komiki-ikastaroaren fanzinearen aurkezpena, TxokoGorrin.

Jaialdiak martxoaren 27an, ostirala, jarraituko du El Polvorín Festa ekitaldiarekin, Teresa Castro eta Fanzinerosospartaide direla.

Egitaraua martxoaren 28an, larunbata, amaituko da Vermú Komiki saioarekin eta “Komiki eta orain zer?” mahai-inguruarekin. Bertan parte hartuko dute Kike Infamek, Mikel Begoñak, Jon Spinarok eta Javier Pérez de Zabalzak. Arratsaldean, “Decorado” animazio filmaren emanaldia egingo da Antsoaingo antzokian.

Gainera, jaialdiak irauten duen bitartean KomikiBoom Pintxo Lehiaketa egingo da; Antsoaingo hainbat tabernak komikiaren unibertsoan inspiratutako pintxo bereziak eskainiko dituzte.

Jaialdia bi erakusketarekin osatuko da:

  • Guillermínen (La Caverna Serigrafía) “Postales desde el Bar”, TxokoGorrin.
  • Eraiki kolektiboaren “El Crisol”, Antsoaingo Liburutegian.

Zazpi edizio egin ondoren, KomikiBoom komikia, fanzinea eta autoedizioa sormen, topaketa eta herri-kulturaren espazio gisa aldarrikatzen dituen kultur hitzordu garrantzitsu gisa sendotu da.

KOMIKIBOOM 2026 AGENDA

Martxoak 20
Historia del Punk komikiaren aurkezpena – Azagra eta Revuelta (TxokoGorri)

Martxoak 21
Crea tu propia tira cómica paso a paso tailerra – Taller J. Resano
Vermú Komiki Javier Murillo “Matxas”ekin + Komikiaren Kondaira Saria (TxokoGorri)

Martxoak 23
El Crisol fanzinearen aurkezpena (Eraiki – Elkarkide) – Antsoaingo Liburutegia

Martxoak 25
MO, Memorias de una vaca komikiaren aurkezpena – Pello Varela (TxokoGorri)

Martxoak 26
Korrika eta Komiki – Gaztetxea
SETEM ikastaroaren fanzinearen aurkezpena Belatzekin (TxokoGorri)

Martxoak 27
El Polvorín Festa – Teresa Castro eta Fanzinerosos (TxokoGorri)

Martxoak 28
Vermú Komiki eta “Komiki eta orain zer?” mahai-ingurua – Kike Infame, Mikel Begoña, Jon Spinaro eta Javier Pérez de Zabalza (TxokoGorri)
Decorado animazio filmaren proiekzioa – Antsoaingo Antzokia

Martxoaren 20tik 28ra
KomikiBoom Pintxo Lehiaketa Antsoaingo tabernetan

Erakusketak
Guillermín – Postales desde el Bar (TxokoGorri)
Eraiki – El Crisol (Antsoaingo Liburutegia)

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba