Antsoainen erroldatutako 16 urtetik gorako herritarrek 2026eko Antsoaingo jaietako kartela aukeratu ahal izango dute, epaimahaiak aukeratutako 5 kartel finalisten artean. Pertsona bakoitzak kartel bakarra bozkatu ahalko du.
Bozketa epea: Ekainaren 16tik 26era
* Udaleko web gunean www.ansoain.eus
* 012 telefonoan, astean zehar
* Aurrez aurre, udaleko Kultura zerbitzuan, Mendikale 8, astean zehar 8:30etatik 14:30ak arte.
Kartel finalistak Idakiko sarreran egonen dira erakusgai ekainaren 16tik 26era.
|
1. “Festaren ahotsa
La voz de la fiesta” |
2. “Antsoaingo beeestak” |
3. “Antsoain azalean tatuatuta” |
4.“Maizterrak tradizioa eraikitzen” |
5.“Jolgorio” |