Menpekotasuna eskatu gabe etortzen da, spoiler aske izatea da zure istorio onena
Drogen eta substantziarik gabeko beste adikzio batzuen kontsumoari buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-kanpaina
Programako ekitaldi guztiak normaltasunez eta herritarren parte-hartze handiarekin egin ziren, eta egun horietan abian jarritako zerbitzuen eta kanpainen funtzionamendu ona nabarmendu zen. Eguraldiaren ondorioz ez zen jarduerarik bertan behera utzi, ezta jardueren kokapena aldatu ere.
100 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten maizterren dantzan; 2.000 pertsona inguru joan ziren Puro Relajo eta Mala Pekoraren kontzertuetara, eta 1.000 pertsona Motxila 21en kontzertura. Herri-bazkariei dagokienez, guztietan izandako parte-hartze handia azpimarratu behar da; bereziki, gazteen bazkarian, 700 mahaikiderekin, eta saihets-jatean, 523 parte-hartzailerekin.
Jai hauetan Puntu Moreen kopurua handitu da. Guztira, 1.374 pertsona artatu ziren, eta ez zen gorabeherarik jaso.
Kontsumoen Prebentzio eta Sentsibilizazio Kanpainari dagokionez, 173 pertsona hurbildu ziren txosnetan kokatutako informazio-karpara.
Gurutze Gorriak kudeatutako osasun-arretarako guneek, aurreko urtean baino presentzia handiagoa izan dutenek, 12 arreta egin zituzten, batez ere zauri txikiengatik.
Segurtasunari dagokionez, Udaltzaingoak nabarmendu du jaiak oso lasaiak izan direla, gertakari larririk gabe, eta petardoen salmenta eta erabilera bereziki zaindu direla. Foruzaingoarekin batera egindako lana eta Babes Zibileko zerbitzuaren laguntza ere nabarmendu behar dira; herritarrek oso positiboki baloratu dute azken hori.
Balorazio positiboa
Marta Diez Napal Antsoaingo alkateak honako hau nabarmendu du: «Datozen egunetan balorazio sakonagoa egiteko zain, nire irudipena da jendeak asko gozatu duela jaietan eta ez dela gertakari larririk izan. Jarduera guztietan izandako parte-hartze handia nabarmendu nahi dut, baita herritarrek maizterren ekitaldia, programako berritasuna, antolatzen eta garatzen izan duten inplikazioa ere. Bestalde, kanpainen garapen onak eta egunerokoan egiten dugun lanak erakusten dute eraginkorrak direla guztiontzako Antsoain bat eraikitzeko. Eskerrik asko Antsoain!!!»
Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei jaietan erakutsitako jarrera tolerante, jai-giroko eta gatazkarik gabekoagatik. Era berean, udal-langileek eta kolektiboek jaietako jarduerak programatzen eta garatzen egindako lana eskertu du.
Drogen eta substantziarik gabeko beste adikzio batzuen kontsumoari buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-kanpaina
MARTA DIEZ NAPAL, ANTSOAINGO ALKATE UDALBURUAK Irailaren 17tik 20ra ospatuko diren Antsoaingo festak direla eta JAKINARAZTEN DU Debekatuta dagoela petardoak, laser- erakusl...
Aurten, lehen aldiz, gizonezko maizter batek eta emakumezko maizter batek protagonismoa izanen dute jaietako atarikoan: pregoia irakurriko dute agertokitik, eta, handik minutu...