2018ko aurrekontua . Behin betiko onespena. Eta 2017ko lan publikoaren eskaintza.

urtarrila 16, 2018

43. ALDIZKARIA – 2018ko martxoaren 1a

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, argitara ematen da 2018ko udal aurrekontuko behin betiko onespena.

Hasierako onespenaren erabakia 2018ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 16an.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 2.585.000,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 84.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak eta bestelako diru-sarrerak: 2.143.128,09 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 3.415.510,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 2.501,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 8.230.139,09 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileen gastuak: 4.366.045,70 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 2.877.170,39 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 2.721,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 664.896,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 207.806,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 111.500,00 euro.

Gastuak, guztira: 8.230.139,09 euro.

IDAKIROLAK SL ENPRESA PUBLIKOAREN DIRU-SARREREN ETA GASTUEN AURREKONTUA

Gastuak: 375.824,05 euro.

Diru-sarrerak: 375.824,05 euro.

Antsoainen, 2018ko otsailaren 7an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

12. ALDIZKARIA – 2018ko urtarrilaren 17a

Antsoaingo Udalak, 2017ko abenduaren 20an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235 artikuluan Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari dagokionez ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta interesa dutenek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Antsoainen, 2017ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

15. ALDIZKARIA – 2018ko urtarrilaren 22a

Antsoaingo Udalaren Gobernu Batzarrak, 2017ko abenduaren 27an egin bilkuran, 2017ko lan publikoaren eskaintza hau onetsi zuen:

Haur Eskoletako hezitzaile izateko lanpostu 1. Funtzionarioen araubidea. Euskaraz jakitea, hizkuntz eskakizuna: C1. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Antsoainen, 2017ko abenduaren 27an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro


<< atzera